1. ‘Kostuaz’ ari garela: Liburu horrek 23 euro balio du/ditu. Aditz-komunztadura, singularrean zein pluralean. Galdera bi modutan egiten da: Zenbat balio du? eta Zer balio du? 2. ‘Baliozko izateaz’ ari garela: Balio du lanerako. 3. ‘Merezi izateaz’ ari garela (gogora dezagun “Ez du merezi hori konpontzen hastea (*hasteak)” dela esaldi egokia merezi izan aditzari dagokionez ), bi erabilerak onartzen ditu balio izanek: Ez du balio hori konpontzen hastea eta Ez du balio hori konpontzen hasteak. [EH]
2. Balio izan ez da nahastu behar kosta(tu) aditzarekin. Bakoitzak bere esanahia izateaz aparte, aditz-erregimen diferentekoak dira: balio izan DU aditza da; kostatu, ZAIO aditza. Beraz, Zenbat balio dezakeen (*kosta dezakeen) jakin nahi dut. 1.500 milioi kosta(tu) zaigu (*balio dizkigu).
EUSKALTZAINDIA (1994). “Gramatika batzordearen II. Okerrak zuzenduz”, Euskera, 1994, 3: 932-934.