Euskara batuaren aditz laguntzaile batua 1973an eman zen argitara (Euskera, 18 (1973)). Geroago, 1979an, Euskal aditz batua izeneko liburuan argitaratu zen (aditz trinkoak ere barne zirela orduan); 1973an zerrenda huts ziren adizki haiek Txillardegik prestatutako zenbait taulaz horniturik argitaratu ziren (http://www.euskaltzaindia.eus/gramatika). Harrezkero, 78. arauan eman dira berriro taula horiek, sarrerako zenbait oharrekin batera. Aditz laguntzailearen paradigmak Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna (275. or.) liburuan eta EGLU II (165. or.) liburukian ere badaude. Ikus paradigma-taula eranskinetan: 514. or.
ALTUNA, Patxi, AZKARATE, Miren (2001). Euskal morfologiaren historia. Donostia: Elkar (198-227).