Zodiakoko konstelazioen izenak 173. arauan datoz emanak («Astroen izenak»). Bai latinezko nazioartekoak (Aquarius, Aries, Cancer, Capricornus, Gemini, Leo, Libra, Pisces, Sagittarius, Scorpius, Taurus, Virgo), zeinak astronomiaren eremuan eta testu teknikoetan erabiltzen diren, eta bai horien euskal azalpen-izenak ere (Akuario, Aharia, Karramarroa, Kaprikornioa, Bikiak, Lehoia, Balantza, Arrainak, Sagitarioa, Eskorpioia, Zezena, Birjina). [EH]
MUJIKA, Alfontso (2013). "Gaur, urruti: izarretan", 31 eskutik.