ZEIN-erlatiboa

ZEIN-erlatiboa

Erlatiboa osatzeko era aski unibertsal eta arrunta mendeko adizkiari -(e)n ezartzea bada ere, euskal literaturaren hastapenetik beretik, idazleek, euskalki guztietan eta mende guztietan —XX. mendearen hasieratik nabarmen gutxiago izan bada ere—, bestelako molderik ere erabili izan dute: <zein... bait->, ekialdeko testuetan (edota, urriago, <zein... -(e)n>, mendebaldekoetan)eta <non... bait-> egiturak, hain zuzen ere. ZEIN-erlatiboak deritze horiei (autore batzuek erlatibo anaforikoak esaten diete). Hizkuntza mintzatuan asko entzuten ez diren arren, idatzian badute islarik idazle askoren luman. Adibideak: Bixente, zeinaren/zeinen ama atzo hil baitzen, negarrez ikusi dut. Atzo, Gernikan, non baitago euskaldunon arbola santua, feria-eguna zen.

 

Horien inguruan Euskaltzaindiak ez du araurik eman euskara estandarrerako. Literatura-tradizioan, nolanahi ere, ohitura orokor hauek ageri dira:

a) Izenordaina zein edo non izanik ere, menderagailuaren forma bait- zein -(e)n izan daitezke.

b) Zein izenordaina bi moldetan ageri ohi da: mugagabean (Ez al da hori Jesus Josefen semea, zeinen aita eta ama ezagutzen baititugu?) edo, gehiagotan tradizio hurbileko ereduetan, artikuluarekin (Ez al da hori Jesus Josefen semea, zeinaren aita eta ama ezagutzen baititugu?).

c) Zein mugagabean edo artikuluarekin eman izan bada ere, numero-komunztadura beti gorde izan ohi da, izenordainak aurrekariak duen numeroa atxikitzen baitu. Bixente, zeinaren ama atzo hil baitzen... / Bixente, zeinaren gurasoak atzo hil baitziren... Hegoaldeko euskalkietan zeintzuk forma plurala erabili izan da aurrekariak pluraltasuna bazekarren. Gorde gerrako armak, zeintzuk kaltegarriak baitira beti. Dena dela, zeinak da ohikoa. Hitz batzuk, zeinak ez baitira haurren artean erabiltzekoak.

d) Zein izenordain erlatiboa edozein kasutan ager daiteke (salbu partitiboan): zein, zeina, zeinari, zeinaren, zeinarengatik, zeinarengana... Adibideak: Hirugarren zatia, zeinean adierazten baita zer egin behar den. Gure herriak baditu une historikoak, zeinetan jarrera eraginkorrak eta ausartak hartzea eskatzen zaigun.

e) Balio ez-murrizgarrian edo esplikatiboan erabiltzen da ia beti zein-erlatiboa: Erosi dut liburu bat, zein(a) Etxaidek iaz argitaratu baitzuen.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (235-240, 266 eta hur.).

— “Erlatiboa: zein/zeinak (irakasleak, zein/zeinak ondo bizi baitira; irakasleak, zein/zeinak ondo bizi diren) ”, Jagonet galde-erantzunak.

GARZIA, Juan (2005). Kalko okerrak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (84 eta hur.).

ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal Estilo Libururantz. Bilbo: UPV/EHU (208 eta hur., 43-44).

SARASOLA, Ibon (2016). Bitakora kaiera. (77 eta hur.).

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "ZEIN erlatiboa", Ehulkuren aholku guztiak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper