-sa (-tsa) atzizkia

-sa (-tsa) atzizkia

Genero femeninoa adierazteko aldaera hau —-(t)sa atzizkia— ez da asko ageri Euskaltzaindiaren Hiztegian, eta, ageri bada, markarekin ageri da (gehienetan, Ipar. markarekin: artzaintsa, errientsa, ostalertsa; alarguntsa, eskoliersa...). Forma batzuk, bestalde, ez dira tradiziodunak: alkatesa, *irakaslesa...

 

Bide desegokitzat jotzen da -(t)sa atzizkidun formak ugaltzea euskara estandarrean. Esate baterako, alarguntsa hitza (emakume alarguna) euskararen eremuan ipar-ekialdean bakarrik erabili da tradizioan. Gainerako eremuetan, alargun erabili da, gizonezkoentzat zein emakumezkoentzat (Orotariko Euskal Hiztegiak dio ia segurua dela antzina alargun hitza emakumezkoei bakarrik zegokiela). Beraz, alargun hitza nahikoa da gizonezko alarguna zein emakumezko alarguna adierazteko.

 

Genero-marka beharrezkoa ez delako edo beste modu batean eman lezakeelako, aise moldatzen da euskara atzizki hori gabe: aktore/antzezle, alkate (jaun/andre), (andre/gizon) alargun, (andre/gizon) artzain... [EH]

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Lexikoa: *alkatesa (alkatea, alkate andrea; alkatearen andrea)”, Jagonet galde-erantzunak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper