Euskaltzaindiak berariaz arautu gabeko jarraibideak dira hauetako batzuk, baina egoki deritzogu hemen aipatzeari, gizartean ongi erroturiko ohiturak baitira.
1. Euskal hitz batzuen bukaerako -r letra biguna da, ez gogorra: inori/*inorri; ezeri/*ezerri; plazera/*plazerra; platera/*platerra...
2. Izen berezia osorik letra larriz ematen denean, sigla baldin bada, errea ez da bikoizten baldin eta kasu-marka letra larriz idazten ez bada, eta marratxorik ez da erabiltzen: ELKARek (*ELKAR-ek, *ELKARRek, *ELKARrek) argitaratu du. Kasu-marka ere letra larriz idazten bada, marratxoa jarri ohi da: ELKAR-EK. Sigla ez den izen bereziren bat bada, erre letra ez da bikoizten KEPLERen / ▼KEPLER-en legea (KEPLERRen/KEPLERren). Kasu-marka ere letra larriz idaztekoa bada, bi aukera daude: errea bikoiztea (KEPLERREN LEGEA) edo marratxoa erabiltzea (KEPLER‑EN LEGEA).
Kasu-marka ere letra larriz idazten bada, marratxoa jarri ohi da: ELKAR-EK.
3. Ez dago errea bikoizteko ohiturarik erre letraz bukatutako nazioarteko aurrizkiz hasten diren hitz eratorri berrietan ere: ziberespazio, zibereraso, supereroale, superoxido... Esan ere, aurrizkiaren eta hitzaren artean eten txiki bat eginez esaten dugu, bi hitzetan esango bagenu bezala (ziber-eraso).
4. Zalantza sortzen da batzuetan -r letraz bukatzen diren erdal izen eta hitzetan kasu-marka marratxoz lotu behar den ala ez. Horiek ere beste edozein izen bezala hartzea da koherenteena: Pasteurrek/Pasteur-ek, Letelierrek/Leterrier-ek, Twitterreko/Twitter-eko...