Hegoaldean, dio aditza da (Jaia ospatu behar zutela ohartarazi zien eliztarrei), eta Iparraldean, du aditza (Ohartarazi zuen gure gizona norbait bazuela ondoan).
Euskalkien araberako dio/du erregimen bikoitzak aditz hauetan ere ageri dira: abisatu, aditu, bakean utzi, deitu, entzun, lagundu, segitu, sinetsi eta urgatzi. Bi moldeak (dio/du) ongi egonik ere, ez da komeni testu berean modu nahasian erabiltzea. [EH]