1. Mesopotamiako, Mediako Inperioko, Akemenastar Inperioko eta Lidiako izen mitologikoak 175. arauan daude jasota. Mesopotamiakoan —Sumer, Akad, Asiria eta Babiloniako zibilizazioak tarteko—, besteak beste, izen hauek ageri dira: Baal, Gilgamex, Ixkur, Marduk...
2. Antzinateko Egiptoko izen mitologikoak 176. arauan daude. Hauek, besteak beste: Amon, Aton, Horus, Osiris, Ra, Set...
3. Grezia eta Erromako izen mitologikoak 82. arauan daude zerrenda luzean. Hauek, besteak beste: Akiles, Altzeste, Atena (es: Atenea; fr: Athènes), Bako, Elektra, Herkules, Ikaro, Jokasta, Kupido, Pertseo, Remo, Romulo, Venus, Vulkano, Zeres, Zibele, etab. Izen arautuok kontsultatzeko biderik eroso eta lasterrena Euskal Onomastikaren Datutegira (EODA) jotzea da: http://www.euskaltzaindia.eus/onomastika.
4. Bibliako izenak
5. Munduko mitologiako beste zenbait izen ageri dira 188. arauan. Zehazki, mitologia inkaren eta aztekaren izen nagusiak (erdara nagusi guztietan berdin idazten dira, grafia-aldaketarik gabe, hala nola Inti, Pachamama edo Quetzalcoatl), mitologia germanikoa (Thor, Odin...), zeltikoa (Tutatis, Belenus), hinduismoaren jainko-jainkosa nagusiak (Brahma, Vixnu, Xiva...) eta mitologia islamikoa (Malik, Azrael...).