Mediterraneo itsasoa / Mediterraneoa (-a) da leku-izenaren araua. Bi moldeak dira zuzenak. Bigarrena aukeratuz gero, bukaerako -a hori artikulua dela ulertu behar da: Mediterraneoan (Azpeitian izenarekin bezala), baina Mediterraneotik, Mediterraneoko... (*Mediterraneoatik, *Mediterraneoako..., Azpeititik, Azpeitiko... bezala (*Azpeitiatik, *Azpeitiako...)). [52 eta 159. arauak]
Adjektiboa ere bada mediterraneo. Adibidez, baso mediterraneoa, dieta mediterraneoa, klima mediterraneoa, isurialde mediterraneoa.