ageri da / agertzen da

ageri da / agertzen da

Ageri izan eta agertu bi aditz dira, esanahi berekoak adiera honetan: ‘ikusgai bihurtu, begi-bistan azaldu, ezagun edo ikusgai izan, erakutsi’. Agertuk, hala ere, Euskaltzaindiaren Hiztegian ikus daitekeen bezala, baditu ageri izanek ez dituen beste adiera batzuk ere. [EH]

 

Arestiko adiera horretan duten alderik aipagarriena aspektu-oposizioan dago:

  • ageri izan: aspektu puntukarian erabiltzen da batez ere (hau da, adizkiak markatzen duen ekintza momentu horretan gertatzen denean), ia beti hirugarren pertsonan, eta orainaldian gehienetan; ez dauka -t(z)en partizipio burutugaberik. <Izena + izan> egiturako aditz-moten (lotsa izan, beldur izan, ageri izan, egarri izan...) bereizgarri komuna da hori.

Deskripzio-molde estatikoko testuetan baliatzen da batik bat ageri izan: Garbi ageri da horren bihotz ona. Liburu horretan ere ageri da hitz hori. Tontor horretatik itsasoa ageri da. Ohearen burualdean aitaren erretratua ageri zen. Aldizkari horretan ageri dira xehetasunak. Orduan ageriko dira haien amarruak.

Du aditz-erregimena ere baliatzen du: Ageri du zaharra dela. Aukeratu diren zatiek batasun gutxi ageri dute.

  • agertu: egitura normaleko aditza da, aspektu burutugabea ere (-t(z)en) baduena. Aspektu puntukaria ageri izan aditzaren bidez markatzen denez gehienetan, beste aspektu-denboretan agertu erabiltzen da normalean: Aldizkari horretan agertu/agertzen/agertuko dira xehetasunak. Sugetzar bat agertu zitzaion bidean. Ilunpe beltzen artean, haatik, agertu zitzaigun argia. Nahiago baitu bere hutsa estali baino, agertu. Ez dute oraindik beren iritzia agertu. Tontor horretatik agertzen da lainoa joaten denean.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1987-2005). Orotariko Euskal Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia.

—(1987). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II (EGLU II). Bilbo: Euskaltzaindia (46, 159-164).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper