aditza aurreratzeko estrategia batzuk

aditza aurreratzeko estrategia batzuk

Estilo-liburu asko dira komunikagarritasunaren izenean aditza aurreratzeko estrategiak defendatzen dituztenak. Estilo-arazoa denez, Euskaltzaindiak ez du horretaz ez araurik ez gomendiorik eman.

Jakina denez, euskal perpausaren barneko hitzen ordena ez-markatua SOA da ( hitzen ordena). Horrek arazoak sortzen ditu esaldi luzeetan. Aditza informazioaren zutabe izanik, hura gehiegi atzeratzeak (hortik autore batzuek atzerakarga deitzea gertakari honi) esaldia bukatu arte informazioa garaiz ezin prozesatzea dakar sarri. Hori, bistan da, oztopo da komunikaziorako. Horrelako kasuetan, hizkuntzak eskaintzen dizkigun bestelako bide batzuk erabiltzea gomendatzen dute estilo-liburuek, hala nola aditza aurreratzea, subjektua eta aditza elkarri hurreratzea, galdegaiordeak erabiltzea eta abar. Adibidez:

Aditza aurreratzea:

XXI. mende honetan, eskolako teknologien garapenean izan ditugun aurrerapenak handiak izan direla ezin dugu ukatu.

Ezin dugu ukatu handiak izan direla XXI. mende honetan eskolako teknologien garapenean izan ditugun aurrerapenak. ( aditza esaldiaren hasieran?)

Subjektua eta aditza elkarri hurreratzea:

Maritxuk Bartolori iturrira zihoala eta, nahi bazuen, joateko berarekin esan zion.

Maritxuk Bartolori esan zion iturrira zihoala eta, nahi bazuen, joateko berarekin.

Galdegaiordeak erabiltzea:

Urbieta jaunak habitatak eta espezieak identifikatzeko erabili den metodologia garatu du.

Urbieta jaunak BERRIKI garatu du habitatak eta espezieak identifikatzeko erabili den metodologia.

 

Gehiago jakiteko

ZENBAITEN ARTEAN (2009). IVAPeko estilo-liburua. Gasteiz: HAEE-IVAP (127-130).

ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal Estilo Libururantz. Bilbo: UPV/EHU (23).

ZUBIMENDI, Joxe Ramon, ESNAL, Pello (1993). Idazkera-liburua. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

GARZIA, Juan (2013). "Galdegaia aditzaren atzean", 31 eskutik.

—(2013). "Aditza amaieran?", 31 eskutik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper