aditz-partizipioa (aditzaren forma burutua)

aditz-partizipioa (aditzaren forma burutua)

Aditz perifrastikoetako aditz nagusiak lau molde (edo aditz-izenki) ditu, eta horietako bat da aditz-partizipioa: aditz-partizipioa (etorri, aztertu, hil, esan); aditzoina (etor, azter, hil, esan) ( aditzoina); aditz-izena (etortze, aztertze, hiltze, esate) ( aditz-izena); eta etorkizunekoa (etorriko, aztertuko, hilko, esango). ( aditz perifrastikoetako aditz nagusiaren etorkizuneko forma)

 

ADITZ-PARTIZIPIOAREN FORMA. Bi multzotan banatu ohi dira partizipioak:

• Bokalez eta kontsonantez amaitzen diren euskal aditz zaharrak, alde batetik: ikusi, miretsi, bete, jaso, bota...; jakin, eman, esan, egon, hil...

-tu/-du atzizkiaz osaturikoak, bestetik, eta horrelakoak dira partizipio gehienak: aztertu, laburtu, puskatu, kantatu, bikoiztu, lumatu...; -du forma dagokio aditzoina -l/-n fonemez amaitzen bada: gizondu, lagundu, laztandu, ahuldu, zabaldu, isildu...

Zenbait aditzek forma zaharra eta forma berria, biak, onartzen dituzte: ahantzi/ahaztu, jarraiki/jarraitu, sinetsi/sinistu, iratzarri/iratzartu..., nahiz ez den beti aukerakoa bata ala bestea jartzea; esate baterako, jarraitu aditzak adiera eta erregimen gehiago ditu jarraiki aditzak baino (*lanean jarraiki zuen, adibidez, ez da zuzena ( jarraitu, jarraiki)). [85. araua, «Adizki perifrastikoetako adizki nagusiaren forma»]

 

ADITZ-PARTIZIPIOA ETA MENDERAKUNTZA. Aditz-partizipioa menderakuntza-bide aberatsa du euskarak; giltzarri ezinbestekoa du perpaus jokatugabeak osatzeko: Zu hona etorriak asko poztu gaitu. Asko gustatu zait zuk idatzitako liburua. Erabat nekatuta nago. Iritsi ahala eseri dira... EGLU VII liburukiak aztertzen ditu halakoak.

Aditz-partizipioa (‘era burutua izenondo gisa’ etiketarekin ageri da Euskaltzaindiaren Hiztegian) izenondo gisa ere erabiltzen da sarri (uranio aberastua, lur agindua, iturri agortua...), bai eta, batzuetan, izen gisa ere (enkargatuak esan, batzartuek erabaki, aterpetuei ura eman...).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2011). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII (EGLU VII). Bilbo: Euskaltzaindia.

ALTUNA, Patxi, AZKARATE, Miren (2001). Euskal morfologiaren historia. Donostia: Elkar (186-187).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper