-arazi (-erazi)

-arazi (-erazi)

DEFINIZIOA. Ekintzak eragileren bat duela adierazten dute aditz arazleek. Bi modutara eratzen dira: dagokion aditzoinari -arazi erantsiz (geldiarazi) edo eragin aditzaren bidez (barre eragin) [EH (arazle sarrera)]. Bakoitzak bere erabilera du. ( eragin)

 

FORMA. Tradizioan, -arazi formaz gainera, -erazi, -erazo, -arazo aldaerak ere ageri dira. Euskara baturako, -arazi hobetsi da: harrarazi, hilarazi, jokarazi... Salbuespen bakarra adierazi da. Aditzoinaren forma -araz (*aratz) da (harraraz, ikusaraz...).

 

Arau hauetara jokatu behar da forma eratzeko [23. araua]:

1) Aditz arazleak eratzeko, -arazi aldaera gomendatzen du Euskaltzaindiak, salbuespen bakarra adierazi delarik.

2) Aurreko aditzoinari lotua idatziko da beti -arazi: harrarazi, erorarazi, iraunarazi, hilarazi, betearazi, galarazi, geldiarazi, ezagutarazi, nabarmenarazi, haserrearazi, ihardetsarazi, inarrosarazi.

3) -araziren aurreko aditza a bokalaz amaitzen baldin bada, a biekin bat egingo da: aldarazi, benedikarazi, jokarazi, koordinarazi, obligarazi, sozializarazi.

 

Izan zen zalantza aditz jakin batzuekin —erdiko -t- beharrezkoa ote zuten ala ez—, baina kontua erabakita dago: -t- gabekoak dira baturako formak agerrarazi (agertarazi), sorrarazi (sortarazi), ezkonarazi (ezkontarazi)...—, nahiz salbuespenik ere baden —ulertarazi, ohartarazi, urtarazi eta agintarazi—. Hiztegiz finkatzekoak dira, hortaz, batzuk.

Badira erdian -t- bat duten aditz gehiago ere: ezagutarazi, botarazi, gezurtarazi, tristarazi, jostarazi, gertarazi..., baina halakoetan dagoen -t- hori ez da loturakoa, aditzoinarena berarena baizik (ezagut-, bota, gezurta-, trista-, gerta-...).

 

Euskaltzaindiaren Hiztegia erabilera-datuetan oinarritzen denez, gerta liteke aditz batzuen forma arazleak ez agertzea han, erabilera urria izan dutelako. Hauenak, adibidez, ez dira ageri: aberetu, abertzaletu, adiskidetu, agurtu, ainguratu, aireratu, aldarrikatu, alienatu, anestesiatu... Zentzuzkoena —hiztegiak inoiz kontrakorik esaten ez badu behintzat— horiei ere arau nagusia aplikatzea da: aberearazi, abertzalearazi, adiskidearazi, agurrarazi, aingurarazi, airerarazi, aldarrikarazi, alienarazi, anestesiarazi...

 

Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera aditzoina bi modutan eman daitekeen kasuetan, -tu/-du gabea hartzen da -arazi eransteko: garbi(tu) > garbiarazi (*garbituarazi); berri(tu) > berriarazi (*berrituarazi). [28. araua; EH]

 

ERREGIMENA. Orokorrean, oinarri-aditza da erregimenekoa denean, -arazi eranstean, du erregimena hartzen du (Isildu da Mikel / Norbaitek isilarazi du Mikel; Erabat nekatu naiz / Erabat nekarazi naute); eta du erakoa denean, dio erregimena (Egia esan du Mikelek / Norbaitek egia esanarazi dio Mikeli; Liburua irakurri dut / Liburua irakurrarazi didate). [43. araua]

Ohartarazi aditza salbuespena da. ( ohartarazi )

 

GEHIEGIZKO ERABILERA. Batzuetan, premiarik gabe erabiltzen da -arazi, haren bidez adierazten dena ez baita ‘aditzak adierazten duenera behartu’, baizik eta ‘aditzak adierazten duena’ besterik ez. Halakoetan, egokiagoa da -arazi gabeko aditza erabiltzea. Adibidez: ?Hidrogenoa karbonoarekin elkartzen da hidrokarburoak sorrarazteko (> sortzeko). ?Planetek argirik sorrarazten ez duten arren... (> sortzen). ?Ikasleek erantzundakoan, irakasleak “kausa-ondorioaren” egitura agerraraziko die (> agertuko). Beste hauek egoki daude: Biluzik agerrarazi zuten (‘agertzera behartu’). Gure euskalkiak funtsean bat egiten dituena agerrarazi beharra dago (‘erakutsi’).

Dena dela, mugako marra non dagoen ez dago beti argi: Egoera berri horrek dinamika indartsu bat sorrarazi du Iparraldean. Tratuan lehorra eta zakarra izanik antipatia sorrarazten duena da antipatikoa. [EH]

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1987). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II (EGLU II). Bilbo: Euskaltzaindia (60-64).

— “Aditzaren jokabidea: -arazi (sorrarazi/*sortarazi; agerrarazi /*agertarazi)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Lexikoa: gizonarazi/*gizonduarazi”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Lexikoa: ahaztu/ahatzarazi”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Aditzaren jokabidea: aditzoina eta subjuntiboa (-araz/-arazi) ”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Aditzaren jokabidea: eragin, -arazi  ”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (199-201).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper