plural hurbila (-ok)

plural hurbila (-ok)

Plural hurbilaren kasu-markak arautuak dauzka Euskaltzaindiak (http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/6844.pdf, 421. or.), baina ez hura noiz erabili behar den. Gramatika deskribatzaileetan, hala ere, bada argibiderik.

 

Hurbiltasuna adierazi nahi denean erabiltzen da, eta -o- artikulua da horren adierazpidea. Ni edo gu aurkitzen garen (edo zu/zuek zareten) multzoa da betiere hurbiltasunaren erreferentzia, hala ni/gu talde barnean gaudelako, nola aipagai dugun taldea aurrez aurre dugulako. Hemen gaudenOk ez dugu ezer ikasi. EtxeOk politak dira (= (Honako) etxe hauek politak dira). Etxeon kolorea ≠ Etxeen kolorea.

 

Plural hurbila ez ezik singular hurbila ere aipatzen da gramatiketan, bizkaierazko testuei dagokienetan bereziki: Hemen bertOn afalduko dugu. Adiskidea, jakin ezazu, aspaldiOn nabilena ezkontzeko asmotan.

 

Plural hurbila eta erreferentzia kataforikoak (→ eranskinak/glosarioa (katafora)). Zalantza sor daiteke zein artikulu (-o- ala -e-) ote den egokiagoa honako erakuslea erabiliz gero, adibide hauen gisakoetan: honako erabakiEkin / honako erabakiOkin / honako erabaki hauekin.

Lehenengo adibidea zuzena bada ere, bigarrenaren eta hirugarrenaren alde egiten dute estilo-liburuek: honako erabaki hauekin / honako erabakiokin.

 

ZUONTZAT GUZTIONTZAT (*ZUEN GUZTIONTZAT). Horrelako egituretan biak deklinatu behar dira, plural hurbila ere jarririk. *Zuen guztiontzat ekarri dut / Zuontzat guztiontzat ekarri dut.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (82, 240, 407, 421).

—(1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (468, 512).

— “Lexikoa: honako (honako erabakiekin / honako erabakiokin / honako erabaki hauekin)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Hurbiltasuna adieraztea: -ok (etxeok politak dira)”, Jagonet galde-erantzunak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper