Euskara Batuaren Eskuliburua

Bilaketa-emaitza

1 emaitza norbere bilaketarentzat [1 - 1]

norbera/bakoitza

Baliokideak dira izenordain direnean (bakoitz hitzak baditu, hala ere, adiera gehiago). Ekialdean batbedera dute baliokidea:

Norberak egin dezala egin behar duena.

Bakoitzak egin dezala egin behar duena.

Batbederak egin dezala egin behar duena.

 

NORBERE/NORBERAREN genitiboak. Tradizioan biak baliokide ageri dira askotan (bere bihurkariarekin eta beraren molde berretuarekin gertatu izan den bezala ( genitibo bihurkaria: nire/neure; haren/bere). Biak dira zuzenak; biak ageri dira Euskaltzaindiaren Hiztegian. Estilo-liburu batzuek, dena den, norbera izenordaina nor + BERA osagaiek eratua denez, BERAren genitiboaren moldea hobesten dute: norBERAREN. Norberaren ardurak ez dagozkio beste inori (‘bakoitzaren ardurak’).

 

NORBERENOR BERE. Ez dira nahastu behar, sail ezberdinekoak baitira. Nor bere forma (eta horren saileko diren nork bere eta nori bere) norbera eta bakoitz izenordainen baliokidea da: Nor bere ardurekin bizi da (‘bakoitza bere ardurekin’, ‘zein bere ardurekin’). Nork bere ardurak hartu behar ditu / Bakoitzak bere ardurak hartu behar ditu / Zeinek bere ardurak hartu behar ditu.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (58-59).

—(2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (65).

— “Lexikoa: norbera/bakoitza, norberaren/norbere, norbere /nor bere”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (99).

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "Norbera", Ehulkuren aholku guztiak.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper