Euskal Gramatika. Lehen urratsak (EGLU)
Euskararen gramatika deskriptiboa da, hizkuntzaren datuak bildu nahi dituena. Tarteka Euskaltzaindiak eman dituen arauen berri ere ematen da, zeharka, baina, berez, ez da gramatika arauemailea, baizik deskriptiboa: hizkuntzaren datuak erakutsian uzten ditu, tradizioan oinarritutako lekukoetan, eta egungo euskalkien ezagutzan oinarriturik.