euskaltzaindiaren mendeurrena logoa

Euskara eskuz esku egitasmoa

Euskara eskuz esku proiektuak Ipar Euskal Herriko hiztunei hizkuntza-aniztasuna kontuan hartzen duen euskara batuaren hedatzeko tresna linguistiko berria ematea du helburu. Euskarri horrek Euskaltzaindiak ematen dituen gomendioak eta arauak proposatuko ditu artikulu erraz bidez, Ipar Euskal Herriko hizkuntza-aniztasunari dagozkionak azpimarratuz. Hizkuntza idatziari eta ahozkoari lotuak diren eremu guziak kontuan hartuko ditu: ortografia, morfosintaxia, hiztegigintza, fonetika eta fonologia, onomastika, dialektologia, literatura, euskara batua eta Iparraldeko euskalkiak, euskara batua eta euskararen estatusa Iparraldean.

Euskara eskuz esku LINGUATEC EFA 227/16 egitasmoaren zati bat da. Egitasmo hau POCTEFA programaren 2. deialdian onartu zen eta FEDERen (Fondo Europeo de Desarrollo Regional) %65eko finantzazioa du. LINGUATEC EFA 227/16 egitasmoaren partaideak honako erakundeak dira: Elhuyar Fundazioa, Lo Congrès Permanent de la Lenga Occitana, Euskal Herriko Unibertsitatea, Centre National de la Recherche Scientifique, Sociedad de Promoción y Gestión del Turismo Aragonés eta Euskaltzaindia.

Proiektuaren webgunera joan

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper