Euskaltzaindiak oinarrizko bost lexiko tekniko argitaratu ditu: Matematikaren, Fisikaren, Astronomiaren, Kimikaren eta Lurraren Zientzien arloetako oinarrizko lexikoak. Bost lexikook arlo horietan erabiltzen den hizkuntzaren azterketaren emaitza dira.
Euskarazko irakaskuntzari terminologia zientifiko egokia erabiltzen erraztasunak eskaintzeko xedeaz, Euskaltzaindiak, aipatu arloetako irakasleen laguntzaz, aspaldion zientzia horietan gehien erabiltzen diren lexiko berezituen zerrendak eratu ditu.
Euskaltzaindiaren Zientzia eta Teknika hiztegia biltzeko egitasmoko lantaldeak osatu ditu adituen proposamenak. Ondoren, Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak onartu ditu.
Oinarrizko lexikoak
Euskaltzaindiak UZEIren lankidetzarekin argitaratutako oinarrizko lexikoak.