Pello Salaburu

11. aulkia

 

Aurreko euskaltzaina: Aingeru Irigarai

 

Euskaltzain osoa

Arizkunen (Nafarroa) jaio zen, 1951ko uztailaren 3an.

Soziologia eta Zientzia Politikoetan lizentziaduna. Euskal Filologian doktorea. Erretiroa hartuta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle izatetik.

Euskaltzain urgazle izendatua 1983ko apirilaren 28an eta oso 1984ko martxoaren 30ean.

“Mario Bunge-ren hizkuntzalaritza” izeneko sarrera-hitzaldia irakurri zuen Arizkunen 1985ko martxoaren 31n.

Ikusi sarrera-hitzaldia

Oinarrizko ikasketak Arizkunen, Iruñean eta Zaragozan egin ondoren, 1969-1978 artean Deustuko Unibertsitatean lizentziatu zen Soziologia eta Zientzia Politikoetan. 1976an, euskara gaitasun agiria eskuratu zuen Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialean, eta Euskal Filologiako ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean.

Hizkuntzalaritzako ikasketak, Noam Chomskyren generatibismoaren ildotik, AEBeko hainbat unibertsitatetan egin zituen 1980-1982 artean: Mexiko Berriko Unibertsitatean, Cornell-eko Unibertsitatean eta Massachussets-eko Teknologia Institutuan (MIT). Euskal Filologiako doktoregoa Euskal Herriko Unibertsitatean eskuratu zuen 1983an, Baztango euskalkiaz egindako tesiarekin, Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean. Lan horregatik 1983ko Bilbo Aurrezki Kutxaren ikerketa saria jaso zuen.

1978tik, Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoa zentroaren zuzendaria izan zen bost urtez, erakunde horrek unibertsitatean euskara eskolak antolatzen zituelarik. 1983an Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle izendatu zuten lehiaketa bidez. Leioako Informazio Zientzien Fakultatean eta Gasteizko Letren Fakultatean izan da irakasle. Euskal Filologiako sailburu izan zen (1988-1991) eta 1990etik Euskal Filologiako katedradun da. EHUko administrazioan ardura gaileneko karguak bete ditu: euskara errektoreorde (1992-1996) eta errektore (1996-2000).

Errektoreorde gisa, unibertsitatearen lehen hizkuntza plangintza gauzatu zuen. Halaber, 1996an EHUko Euskara Institutua abian jarri zuen. 2003-2019 bitartean, Euskara Institutuaren zuzendaria izan da, erakunde horrek hainbat gramatika, corpus, hiztegi eta jardunaldi argitaratu dituelarik. Institutuan, besteak beste, Ibon Sarasola eta Miren Azkarate euskaltzainak ditu lankide. Klasikoak elkartearen buru izan da, orobat, 1999-2010 artean, pentsamenduaren 130 liburu klasiko euskarara itzuli dituen egitasmoa.

Hitzaldi eta ikastaroak eman ditu hainbat herrialdetako unibertsitatetan: AEB, Argentina, Polonia, Mexiko, Txile, Espainia, Holanda, Finlandia, Islandia, eta abar. Doktore tesi ugari zuzendu ditu eta ikerketa proiektu askotan parte hartu du, bereziki euskal gramatikaren, psikolinguistikaren eta unibertsitate sistemaren arloetan.

Euskaltzaindiko lanari dagokionez, 1989-1992 artean bibliotekari akademiko gisa aritzeaz gain, bereziki hiztegigintzan eta gramatikagintzan (EGLU bilduma, 1985-2011) aritu da.

Nevadako Unibertsitateko (AEB) Center for Basque Studies-eko aholku batzordeko kide da (2001), eta erakunde beraren Basque Classics bildumaren editorekidea (2004). Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren Unesco katedraren aholkulari da 2006tik, eta Studia XXI taldeko kide 2010etik. Halaber, Espainiako Hezkuntza Ministerioaren Ikasketa Planen Egiaztapenen gaineko Erreklamazioen batzordeko kide (2008) da.

Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko kide da 2007tik, eta “XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak” izeneko batzorde-atal bereziaren talde iraunkorreko kidea izan zen (2007-2009). Halaber, Innobasque eta Unibasq euskal agentzietako batzordekide izan da 2009tik. Kirolaren esparruan, Bilboko Athletic Club-en zuzendaritzakide izan zen 2005-2006 artean.

Hainbat elkartetako kide izan da: Linguistic Society of America; Generative Linguistics in the Old World; National Geographic; Baztandarren Biltzarra; Euskalerriaren Adiskideen Elkartea (1995); Eusko Ikaskuntza; Hegoa, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutua; Club of Rome (1996); European Academy of Science and Arts (2000), eta abar.

Nazioarteko hainbat hizkuntzalaritza aldizkariren batzordekide eta EHUko Campusa aldizkariaren zuzendari izateaz gain, ehunka artikulu argitaratu ditu agerkari ugaritan: Anaitasuna, Zeruko Argia, Egin, El Correo, El Diario Vasco, Deia, Navarra Hoy, El Mundo del País Vasco, Diario de Noticias, El País, Jakin, Itzeman, Euskaldunon Egunkaria, Hermes, ASJU, Revista de Psicodidáctica, Fontes Linguae Vasconum, Egan, RIEV, Hispanica Polonorum, Via, La Cuestión Universitaria, Senez, Eguzkilore, Behavior Research Methods, eta abar.

Jaso dituen sari eta ohoreen artean hauek daude: AEBeko Fulbright Programaren Beka (1981-1982), Bilbo Aurrezki Kutxaren Resurreccion Maria Azkue Saria (1983), Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoko Ohorezko Irakaslea (1998), eta abar. Euskal Herriko Unibertsitateak Hitzak sarean : Pello Salabururi esker onez omenezko liburua eskaini zion 2020an.

 

Hizkuntzalaritza

1980 Baztango euskalkiaz : (Bruno Echenique-k egindako itzulpenak Bonaparteren eskakizunez). (I) (Deustuko Unibertsitatea)

1983 Teoría lingüística y euskara baztanés : fonética y fonología (Euskal Herriko Unibertsitatea)

1984 Hizkuntzaren soinu-egitura : hizkuntz teoria eta Baztango euskalkia : fonetika eta fonologia (Euskal Herriko Unibertsitatea)

1984 Arau fonologikoak : hizkuntz teoria eta Baztango euskalkia : fonetika eta fonologia (Euskal Herriko Unibertsitatea)

1984 Euskara hobean hobe [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

1987 Euskal morfosintaxia eta fonologia eztabaida gaiak [zuz.] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

1987 Sintaxi-arazoak [zuz.] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

1989 Sintaxi teoria eta euskara [zuz.] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

1996 Ikaslearen esku-gramatika 6. argit. (Mensajero)

2002 Euskal gramatika laburra : perpaus bakuna 2. argit. [mold.] (Euskaltzaindia) PDF

2005 Baztango mintzoa : gramatika eta hiztegia [elkarlanean] (Euskaltzaindia) PDF

2007 Espezialitateko hizkerak eta terminologia II : euskara estandarra eta espezialitate hizkerak [arg. elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2008 Espezialitateko hizkerak eta terminologia III [arg. elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2010 Espezialitate hizkerak eta terminologia IV : euskararen garapena esparru akademikoetan [arg. elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2013 Terminologia naturala eta terminologia planifikatua euskararen normalizazioari begira [arg. elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2015 Ibon Sarasola, gorazarre : homenatge, homenaje [arg. elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

Hiztegiak eta corpusak

1991-2001 Lur hiztegi entziklopedikoa [berrikus. elkarlanean] (Lur)

2008 Hiztegi Batua euskal prosan (HBEP) [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2008 Lexikoa atzo eta gaur (LAG) [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2009 Ereduzko prosa dinamikoa (EPD) [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2010 ZIO corpusa [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2011 Euskal hiztegiaren maiztasun egitura (EHME) [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2011 Ereduzko prosa gaur (EPG) [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2011 Goenkale corpusa [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2011 Sareko euskal gramatika (SEG) [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2011 Pentsamenduaren Klasikoak corpusa [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2013 Egungo testuen corpusa (ETC) [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

Saiakerak eta literatura

2001 XX. mendearen argi-itzalak (Alberdania)

2002 Euskararen etxea : saiakera (Alberdania)

2014 Errateko nituenak : Cuzcoko kronika (Erein)

2016 Aita deitzen zen gizona (A man called Aita) / Joan Errea [arg.] (Pamiela)

Unibertsitate sistema

2003 Unibertsitatea eta euskal gizartea, gaur [elkarlanean] (Pamiela)

2003 Sistemas universitarios en Europa y EEUU [elkarlanean] (Academia Europea de las Ciencias y Artes)

2007 La universidad en la encrucijada : Europa y EEUU [elkarlanean] (Academia Europea de Ciencias y Artes)

2011 España y el proceso de Bolonia, un encuentro imprescindible [elkarlanean] (Academia Europea de Ciencias y Artes)

2011 Nuevas perspectivas para la financiación y el gobierno de las universidades [elkarlanean] (Fundación Europea Sociedad y Educación)

Ingelesez

2008 Koldo Mitxelena : selected writings of a Basque scholar [arg.] (University of Nevada)

2009 Of minds and language : a dialogue with Noam Chomsky in the Basque Country [arg. elkarlanean] (Oxford University Press)

2012 The challenge of a bilingual society in the Basque Country [arg. elkarlanean] (University of Nevada)

2015 Writing Words : the Unique Case of the Standardization of Basque (University of Nevada)

 

Euskera agerkarian

1982 Frantziako iraultza garaiko euskal dokumentu batzu PDF

1983 Baztango kontsonantismoa PDF

1985 Mario Bunge-ren hizkuntzalaritza [sarrera hitzaldia] PDF

1991 L. L. Bonaparteren erakusketa : Bonaparte, forerunner of modern dialectology PDF

1991 Baztango hizkeraz ohar batzuk PDF

1994 Euskara batuaren egungo premiak PDF

2003 Rudolf de Rijk, euskaldunen Holandako adiskidea (1937-2003) [hilberri txostena] PDF

2005 Euskal gramatika orotarikoa PDF

2005 Euskara batua eta euskara ereduak PDF

2020 XXI. mendeko euskararen gramatika PDF

Iker bilduman

1992 Euskara, hizkuntza ergatiboa ote da? PDF

2008 Baztango mintzoa dela eta, ohar bat PDF

 

Batzordeak eta lantaldeak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper