Jean-Baptiste "Battittu" Coyos

12. aulkia

Aurreko euskaltzaina: Jean Louis Davant

 

Euskaltzain osoa

Maulen (Zuberoa) jaio zen, 1952ko urriaren 15ean.

Hizkuntzalaritza Orokorrean doktorea. Erretiroa hartuta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko irakasle izatetik.

Euskaltzain urgazle izendatua 2006ko maiatzaren 26an eta oso 2010eko azaroaren 26an.

“Eüskararen bi dikotomia” izeneko sarrera hitzaldia irakurri zuen Maulen 2011ko ekainaren 25ean.

Euskaltzaindiaren Jagon sailburua da, 2012ko urriaren 18an izendatua.

Ikusi sarrera hitzaldia

1974an lehen mailako irakasle ikasketak burutu zituen eta ondoren irakaslea izan zen. 1991n Hizkuntzalaritza ikasketak hasi zituen René Descartes Unibertsitatean (Paris V), eta 1998an Hizkuntzalaritza Orokorreko doktoregoa eskuratu zuen, Christos Clairis-ek zuzenduta, Arbailako zubereraz egindako tesiarekin.

1996az geroztik eskolak eman ditu unibertsitatean, 2001etik 2017a arte Baionako Fakultatean. Horien artean, euskararen aldeko hizkuntza politika, euskal gramatika CAPES agirirako, euskararen irakaskuntza, euskararen soziolinguistika, eta abar.

1999tik CNRS erakundearen IKER (UMR-5478) taldeko kidea, eta euskarari eta euskal testuei buruzko ikerketa taldearen ikerketa karguduna izan da 2004tik 2006ra. Erakunde beraren Artxiker artxibo elektronikoaren sortzailea eta administratzailea da, euskarari eta tipologikoki hurbil dituen hizkuntzei buruzko ikerlanak jasotzen dituena.

Ikerketari dagokionez, ondoko gaietan berezitua dago: soziolinguistika, zuberera, hizkuntzalaritza sinkroniko dinamikoa, arriskuan dauden hizkuntzak, hizkuntza politikak, eta abar. Euskaltzaindian Jagon sailburu da 2012tik eta bereziki sustapen alorrean garatu du bere lana 2005etik.

1999tik 2003ra Hizkuntza Politikarako lehendabiziko karguduna izan zen Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrean, euskararen nahiz okzitanieraren egoeraz arduratu zelarik. Halaber, Euskal Herriko Garapen Kontseiluaren zuzendaritzakidea izan da, Euskaltzaindiaren izenean, eta Euskal Kultur Erakundearen administratzaile da.

Hainbat jakintza elkarteko kide da: Société Internationale de Linguistique Fonctionnelle (1992), Association des Sciences du Langage (1997), Société de Linguistique de Paris (2000), eta abar.

IKER taldeko Lapurdum aldizkariaren (2001) eta Bat Soziolinguistika Aldizkariaren (2006-2015) batzordekide izateaz gain, Euskaltzaindiaren Euskera (2009) agerkariko idazketa kontseiluko kide da. Hizkuntzalaritza eta soziolinguistika alorretako artikulu askoren egilea da beste hainbat aldizkaritan ere: ASJU, Bat soziolinguistika aldizkaria, Bulletin de l’Association des Sciences du Langage, Bulletin de la Société de Linguistique de Paris, Bulletin du Musée basque, Contextos, Euskera, Fontes Linguae Vasconum, Hermes, International Journal of Language and Linguistics, La Linguistique, Lapurdum, Les Langues Modernes, Plurilinguismes, Recherches et Ressources en Education et Formation, Sociolinguistic Studies, eta abar.

 

Zuberera

1999 Le parler basque souletin des Arbailles : une approche de l'ergativité (L'Harmattan)

2007 Xiberotarra-Zuberera : le dialecte basque souletin (Elkar)

2013 Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri : "Gure Herria" aldizkariaren idazleak (1924-1939) (Euskaltzaindia) PDF

Hizkuntza politika eta soziolinguistika

2000 Langues et Cultures Régionales de France : état des lieux, enseignement, politiques : actes du Colloque 11-12 juin 1999, Université Paris V- René Descartes [koord. elkarlanean] (L'Harmattan)

2004 Politique linguistique : langue basque et langue occitane du Béarn et de Gascogne (Elkar)

2010 Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian : AEK-ko ikaslegoaren azterketa [elkarlanean] (Euskaltzaindia) PDF

2010 Soziolinguistika eskuliburua [elkarlanean] (Eusko Jaurlaritza)

2011 Langues et cultures régionales de France : Dix ans après : Cadre légal, politiques, médias [arg. elkarlanean] (L'Harmattan)

2011 Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian [elkarlanean] (Euskaltzaindia) PDF

2017 Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa [arg.] (Euskaltzaindia)

2019 Euskara Batua eta Ipar Euskal Herria : 1964-2018 [arg.] (Euskaltzaindia)

Eskuliburuak

2009 Le basque pour les nuls [elkarlanean] (First)

2011 Le Pays Basque pour les nuls [elkarlanean] (First)

2012 Euskera para dummies [elkarlanean] (gaztelaniazko bertsioan)(Centro Libros PAPF)

Besterik

2017 Jean Louis Davant Iratzabal (Eusko Ikaskuntza)

 

Euskera agerkarian

2006 Europar Batasuna eta euskararen aldeko hizkuntza politika Ipar Euskal Herrian PDF

2008 Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntzaz Ipar Euskal Herrian : adibide batzuk PDF

2009 Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian : AEK-ko ikaslegoaren azterketa [elkarlanean] PDF

2010 Gazteak, euskara eta aisialdia Ipar Euskal Herrian [elkarlanean] PDF

2011 Eüskararen bi dikotomia [sarrera hitzaldia] PDF

2018 Euskara batua eta euskalkiak Ipar Euskal Herrian : inkesta pertzepziozko dialektologian oinarritua PDF

Iker bilduman

2003 Antipasiboaren lekua oraiko zubereran PDF

2005 La synchronie dynamique : quelques observations en basque souletin PDF

2011 Zubereraren eta biarneraren arteko harremanez : lexiko mailegatua eta ahoskatzea : lehen balantzea PDF

Jagon bilduman

2017 Euskararen corpusa : Euskaltzaindia eta Ipar Euskal Herria

 

Batzordeak eta lantaldeak

Egitasmoak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper