IKER BILDUMA
Iker bilduman hiztegigintzaz, gramatikaz, onomastikaz, literaturaz edota dialektologiaz diharduten lanak argitaratzen dira.
Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan
Bilduma: Iker, 28
Egilea: Aiora Jaka
Editorea: Euskal Herriko Unibersitatea - Euskaltzaindia
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 20 €
Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan izeneko lana, 2011n, Jakak aurkeztu zuen doktore tesiaren emaitza da. Tesi horren helburua Joseba Sarrionandiaren itzulpen-lanak aztertzea eta itzulpenak haren obran izandako eragina ezagutaraztea da. Izan ere, Sarrionandia batez ere idazle gisa ezagutzen den arren, ugariak eta askotarikoak dira hark euskaratutako testuak. Gainera, maiz plazaratu izan ditu itzulpengintzari buruzko gogoetak. Euskaratutako lan horiek eta itzulpengintzaren gainean diharduten gogoeta horiek aztertuz, Sarrionandia itzultzaile postmoderno gisa definitzen du Aiora Jakak bere tesian. Tesiaren zuzendaria Gidor Bilbao izan zen.
Liburuaren aurkibidea (PDF, 165,8 KB)
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak
Bilduma: Iker, 29
Egilea: Agurtzane Azpeitia
Editorea: Mondragon Unibertsitatea - Euskaltzaindia
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 20 €
Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak, 2010ean, Agurtzane Azpeitiak aurkeztutako tesiaren bertsio ukitua eta laburtua da. Elixabete Pérez Gazteluk zuzendaritzapean egindako tesi horren helburua hau da: Koldo Mitxelenak bere diskurtsoa modu komunikagarri batean atontzeko darabiltzan zenbait diskurtso-baliabide edo estrategia aztertzea: “egitura parentetikoak”, edota zenbait autorek “intziso” edo “tarteki” izendatu izan dituztenak, hain zuzen. Agurtzane Azpeitiaren hitzetan, “esatariak norentzakoari, edo mezua irakurtzean buruan zuen irakurle potentzialari, egiten dizkion keinuak dira enuntziatu parentetikoak, testutik bertatik mezuaren interpretazioa (nora)bideratu eta gidatzeko erabiltzen dituenak”.
Liburuaren aurkibidea (PDF, 89,66 KB)
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
EUSKALTZAINAK BILDUMA
Bilduma honetan euskaltzain izan diren eta direnen obrak eta eurei buruzko azterketak argitaratzen ditu Akademiak. Bestalde, Euskaltzaindiaren historiarako esanguratsu gertatu diren hainbat egileren lanak ere kaleratzen ari dira bilduma horretan.
Jon Mirande, olerkaria
Bilduma: Euskaltzainak, 18
Egilea: Txomin Peillen
Editorea: Euskaltzaindia
Hizkuntza: Euskara - frantsesa
Prezioa: 12 €
Liburuan, Peillenek hautatutako berrogeita bi olerki bildu dira, frantsesez eta euskaraz aurkeztuak. Olerki hauek lau gairen arabera sailkatu dira: Thanatos (heriotza), Eros (sexua), Mythos (mitologia) eta Satyra (satira). Mirandek olerki gehienak euskaraz idatzi zituen, hortaz, liburuan jaso direnak frantsesera itzuliak izan dira. "Erdaldunentzat egin dut liburu hau -dio Peillenek-, baina pasatzean euskaldunek ere balia dezaten, bi hizkuntzetan da". Jon Mirande, poète parisien da liburuaren frantsesezko izenburua.
Liburuaren aurkibidea (PDF, 41,46 KB)
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
Antoine D'Abbadie, Abbadiaz
Bilduma: Euskaltzainak, 19
Egilea: Jean-Louis Davant
Editorea: Euskaltzaindia
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 12 €
Testu desberdinak baliatuz, Jean-Louis Davantek Antoine D´Abbadieren (1810-1897) bizitza aztertzen du. D´Abbadiek alor asko landu zituen: astronomoa, zientzialaria eta esploratzailea izateaz gain, hizkuntza asko zekizkien. Euskal Herria beti izan zuen gogoan, eta bizilekua Hendaian finkatu ondoren, euskal kulturgintzaren bultzatzaile handia izan zen, besteak beste, lore jokoak antolatu eta sustatuz.
Liburuaren aurkibidea (PDF, 33,43 KB)
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
Gaineratekoen bilduma
Bilduma: Euskaltzainak, 20
Egilea: Gratien Adema "Zaldubi"
Prestatzailea: Henri Duhau
Editorea: Euskaltzaindia
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 12 €
Hauxe da Henri Duhauk bilduma honetan Zaldubiri eskainitako zazpigarren, eta azken liburukia. Duhauk azpimarratzen duen bezala, lehen sei liburukiak eskuizkribuetarik zetozen. Zazpigarren liburuki honetan, bada eskuz idatzizko zati bat; gehienak, hala ere, bera bizi zela eta hil ondorengo urteetan argitaratutakoak dira, bai Eskualduna kazetan (1887-1903 eta 1908- 1944), baita Eskualdun Ona astekarian ere (1904tik 1907ra).
Liburuaren aurkibidea (PDF, 63,42 KB)
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
MENDAUR BILDUMA
Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak sortu zuten bilduma hau 2006an, bi erakundeok sinatua duten hitzarmenaren ondorioz.
Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura-geolinguistikoa
Bilduma: Mendaur, 10
Egilea: Amaia Apalauza
Argitaratzailea: Nafarroako Gobernua - Euskaltzaindia
Hizkuntza: euskara
Prezioa: 15 €
2011n, Apalauzak aurkeztu zuen doktore tesiaren emaitza da. Lana euskal hizkuntzalaritzaren esparruan kokatzen da, dialektologian, zehazki. Nafarroako ipar-mendebaleko lau ibarretako euskara bildu eta aztertu du: Imotz, Basaburu Nagusia, Larraun eta Araitz-Betelu. Oraindik ere eremu aski ezezaguna da euskal dialektologian eta nabarmena da Larraun eta Araitz-Betelu ia aztertu gabe egon direla orain arteko euskal dialektologiako lanetan. Tesiaren zuzendaria Iñaki Camino izan zen.
Liburuaren aurkibidea (PDF, 157,6 KB)
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
RESURRECCION MARIA AZKUE SARIAK
Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero deitzen dute lehiaketa hau, eta urtero argitaratzen dute liburua. Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturara bultzatzeaz gainera, euren artean irakurketa indartzea dute helburu nagusi sari hauek.
Narrazioak eta olerkiak 2012
Bilduma: Iker, 28
Egilea: Batzuk
Editorea: Bilbao Bizkaia Kutxa - Euskaltzaindia
Hizkuntza: Frantsesa
Prezioa: 3 €
Narrazioak eta olerkiak 2012 liburuan bildu diren lanen egileak hauek dira: Izar Foroni, Iñaki Arizmendi, Uxue Imaz, Garazi Mugarza, Markel Txasko, Maialen Akizu, Eider Perez eta Maialen Elortza. Accesita lortu zuten Nerea Urrestillaren, Ana Zubiaurreren, Olatz Erkorekaren eta Jon Foruriaren lanak ere argitaratu dira liburuan.
Epaimahaikideak hauek izan ziren: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta, A mailan; eta Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Mayi Iza, B mailan.
Liburuaren aurkibidea 25,74 KB
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
Bestalde, denbora-epe horretan, ondoko liburu hauek sarean jarri ditu Akademiak:
- Egiategiren filosofo huskaldunaren ekheia
- Kadet eta Bettiriño
- Alegiak eta bertze neurtitzak
- Onomasticon Vasconiae bilduma osoa
- Escritores euskéricos contemporáneos
- Narrazioak eta olerkiak 2010
- Euskera agerkariaren 2011ko zenbakiak
- Euskal Gramatika. Lehen Urratsak – VII (Perpaus jokatugabeak)
- Eugène Goyheneche: Onomastique du nord du Pays Basque (XIéme - XVéme siècles)
- El movimiento de las ikastolas. Un pueblo en marcha
Horrez gainera, ondoko hauek ere sarean jarri dira:
- Hiztegi Batua-ren azken bertsioa
- Orotariko Euskal Hiztegia-ren 3. argitaraldi elektronikoa
- "Herri Literatura Jardunaldietako Antologia" atal berria zabaldu da
- Nafarkaria-ren zenbaki guztiak (Euskaldunon egunkariak argitaratu zuen Nafarroako gehigarria, 1991ko abendutik 2002ko uztaila arte