Beka 9.000 eurokoa da. Besteak beste, hauek dira bekaren ezaugarriak: proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira. Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da. Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du. Eskaerak Eibarko Udaletxeko Pegoran (Herritarren Zerbitzurako Bulegoan) aurkeztu beharko dira. Oinarriak eta informazio osagarria hemen daude kontsultagai.
Juan San Martin bekaren XI. edizioa
Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzarekin, Juan San Martin izena duen ikerketa-bekarako deia egin du. Juan San Martin bekak helburu bikoitza du, euskarazko ikerketa sustatzea, eta Juan San Martin euskaltzain eta ikertzaile eibartarra omentzea. Aurtengoa 11. edizioa da eta kazetaritza izango du ikerketa esparrua. Eskaerak eta gainerako agiriak aurkezteko epea irailaren 2tik urriaren 11ra arte egongo da zabalik.