"Etxepare, Aldudeko medikua" liburua sarean
Euskaltzaindiak Etxepare, Aldudeko medikua liburua Akademiaren webgunean jarri du. Argitalpen digitala hemen kontsulta daiteke.
Etxepare, Aldudeko medikua liburuarekin Kepa Altonaga egileak 2003ko CAF-Elhuyar zientzia-dibulgaziorako saria irabazi zuen. Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu zen. Altonagaren esanetan, Etxeparek eboluzionismoa euskararen mundura sartu nahi izan zuen.