Jose Antonio Arana Martija Gernika-Lumon jaio zen, 1931n, martxoaren 10ean. Gernikako ikastolan hasi zituen ikasketak eta gero Frantzian, erbestean. Garai horretan euskara eta frantsesa bazekizkien, baina ez gaztelera: hau izan zen ikasi zuen hirugarren hizkuntza, bere herrira itzultzean ikasi zuelarik. 1942an, Seminarioan sartu zen eta hor Humanidadeak ikasi zituen. 1947an Seminariotik irten eta Valladoliden batxilergoa amaitu zuen, 1949an. Andres Mañarikua irakasle izan zuen Seminarioan, eta horren gomendiak jarraituz, Deustuko Unibertsitatean sartu zen Zuzenbide ikasketak egiteko; Valladoliden lizentziatu zen, 1954an. Hiru urte geroago Ekonomia ikasketak egitea erabaki zuen, Bilboko Ekonomia Fakultatean.
1959an, Formica Española lantegian hasi zen lanean, komertzial bezala, eta horrek Euskal Herri osoa ezagutzeko aukera eman zion. Berak esaten zuenaren arabera, egoera hau garrantzi handikoa izan zen bere bizitzan. Gero, 1963an, Astra enpresan hasi zen lanean, Gernikan. Bertan zegoela, kartzelan sartu zuten, arazo politikoak zirela medio, eta irten zenean lanik gabe geratu zen. Orduan, bere kontura, aholkularitza bulego bat zabaldu zuen Gernikan, 1974 arte; urte horretan Kataluniako inbertsio enpresa batekin hasi zen lanean, 1978 arte.
Azkue Bibliotekan
1978an Euskaltzaindiak Jose Antonio Arana Martija kontratatu zuen, Azkue Bibliotekako zuzendaria izateko. Urte bete geroago, 1979an, Akademiak euskaltzain urgazle izendatu zuen. Euskaltzain oso, berriz, 1988ko urriaren 28an aukeratu zuten, Juan Gorostiagaren ordez. Sarrera hitzaldia Gernikan egin zuen, 1989ko uztailaren 28an, "Euskaltzaindiko aulkien historiaz hurbiltze bat" gaia hartuta. Aita Villasantek erantzun zion.
1990etik aurrera, Euskaltzaindiaren bibliotekari ademikoa izan da. Bibliotekaria izateaz gain, Azkue biblioteka batzordeburua zen. Diruzaina ere izan zen, 1988tik 2003 arte. Bestetik, Argitalpen batzordeko kide zen.
1954an Santa Zezilia korala sortu zuen, Gernikan, lagun batzurekin, eta 1978an Gernikako Andra Mari korala ere sortu zuen. Horren zuzendaria izan zen hamar urtez. 1963an, Bogamazua zortzikotea zuzenduz, Bartzelonan grabatu zituen lau disko, euskal kantuez osatuak. 1966an, Seber Altube ikastola sortzaileetariko bat izan zen.
Madrileko Patronato de la Biblioteca Nacional, Euskalerriko Adiskideen Elkartea, Eusko Ikaskuntza -Musika Sailburua izan zen-, Instituto Americano de Estudios Vascos (Euskal Estudioen Ameriketako Institutua), Euskal Idazleen Elkartea eta UZEI elkarteetako kidea zen Jose Antonio Arana Martija.
Liburu eta artikulu asko eta asko idatzi zituen hainbat aldizkaritan, hala nola: Jakin, LGEV, Txistulari, Aranzazu, BRSBAP, Euskera, Egan, BIAEV, CEEN, Dantzariak, Donostiako Hoja del Lunes, Aldaba, Anaitasuna, Argia, Iker-2, Ibidem. Auñamendi Entziklopediaren artikulu egilea izan zen. Gernikako Brisas Guerniquesas izeneko aldizkaria zuzendu zuen. Bestetik, hitzaldi asko eman zituen, hauetariko bat, Euskaltzaindiaren Plaza Barriko egoitza 1991n inauguratu zenean. Orduan Bonaparte eta dialektologia izeneko hitzaldia eman zuen, eta euskalari honen euskarazko lan guztiak argitaratu zituen.
Musika arloan ezinbesteko erreferentzia izan da. Aipatzekoa da Eresbil musika artxiboari eman zion bere musika artxibo eta biblioteka. Música Vasca lanak aipamen berezia behar du. Euskal musikaren historiaren monografia da.
2007ko irailean, Jose Antonio Aranak bere biblioteka pertsonalaren dohaintza egin zion Euskaltzaindiari. 6.000 liburu eta aldizkariz osatua dago liburutegia.
Sariak eta omenaldiak:
-
Euskal Idazleen Elkarteak 1998an omendu zuen Arana Martija, beste lau adiskideekin batera (Begoña Bilbao, Karmele Esnal, Andoni Lekuona eta Txomin Peillen euskaltzaina). Ohorezko bazkide izendatu zuen.
-
2002ko maiatzaren 17an "Bilboko idazleak ezagutzeko" zikloaren barruan, Bilboko Udalak, Bidebarrieta Kulturguneak eta Bizkaiko Foru Aldundiak omendu zuten. Omenaldian parte hartu zuten Henrike Knörr-ek ("Jose Antonio Arana Martika eta euskara"); Juan Antonio Zubikaraik ("Jose Antonio Arana Martija y la música vasca"); eta Joseba Agirreazkuenagak ("Euskal kulturaren inguruan").
- 2004ko ekainaren 8an, Bilboko Liburu Azokak Urrezko Luma eman zion.
- 2008ko ekainaren 27an, Eusko Ikaskuntzaren Musika Sailak omendu zuen Bilbon.
- 2010ean, Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria eman zioten.
- 2007an, Jakin aldizkariaren egoitzan, euskal kulturaren alde egindako guztiagatik omendu zuten.
-
2007ko azaroan, Gernikako Udal Liburutegiari Arana Martijaren izena emango diotela jakinarazi zuen Udalak. 2010eko martxoaren 13an, Gernika-Lumoko Udalak eta herriko hainbat kultura elkartek -Andra Mari Koralak, Kultura Etxeak, Gernika-Lumoko euskaltegiak, Segundo Olaeta Musika Eskolak, Julia Foruria Musika Eskolak, Gernikazarrak, Aldaba aldizkariak eta Marijesiek- omenaldia eskaini zioten Jose Antonio Arana Martijari. Omenaldi horren bitartez, esker ona adierazi nahi izan zioten "herriaren alde egindako lanagatik eta, batik bat, Jose Antoniok duen balio intelektualagatik".
Bibliografia aipagarria:
MUSIKA ARLOAN
- Música Vasca ( 2 edizio izan ditu). San Sebastián: Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1976, 333 orr. Bilbao: Caja de Ahorros Vizcaina, 1987, 424 orr.
- Euskal musika (gaztelaniaz, eta ingelesez ere argitaratua). Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza ; Donostia: Erein, 1985, 93 orr.
- Eresoinka. Embajada cultural vasca 1937-1939. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 1986, 269 orr.
- Ópera vasca en Vizcaya. Bilbao: Caja de Ahorros Vizcaina, 1977, 55 orr., "Temas vizcaínos", 31. zenb.
- Elai-alai, Euskalerriko lehenengo koreografi taldea. Primer grupo coreográfico del País Vasco
- Gernika: Kultur Elkartea, 1977, 143 orr. ; laburpena: Gernika zaharra: Callejero, apuntes y anécdotas del Gernika anterior al 26-IV-37, Gernika: Aldaba, 1987
- "Marijesiak", Dantzariak, 1979 (gaztelaniaz) ; "Marijesiak", Euskera, 2003, 69-163 (euskaraz)
- Bernardo Gabiola. Bilbao: Caja de Ahorros Vizcaina, 1981, 61 orr., "Temas vizcaínos", 64 zenb.
- Canciones de Navidad. Gabonetako kantak. Bilbao: Caja de Ahorros Vizcaina, 1981, 61 orr., "Temas vizcaínos", 84. zenb.
- "Musikaren argitaratzea Euskal Herrian" , Musiker, 2000, 12 zenb., 35-40
- "La Edición musical en Bilbao" , Bidebarrieta, 1998, 221-232
- "Euskal musikuak Ameriketan" , Cuadernos de Sección Música 6, 1993, 87-103
HAINBAT EUSKALTZALEEN BIOGRAFO:
- Resurreccion Maria Azkue. Bilbao: Caja de Ahorros Vizcaina, 1983, 111 orr., "Temas vizcaínos", 103-104. zenb.
- Resurreccion Maria Azkue : (1864-1951). Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 1993, 20 orr., Bidegileak 5. zenb.
- "Resurreccion Maria Azkue. Herri jakintzatik euskara modernora" , Bidebarrieta, 1999, IV, 139-154
- Julio Urkixo : (1871-1950). Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 1993, 20 orr., Bidegileak 5. zenb.
- Jose Antonio Donostia : (1886-1956). Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 2001, 24 orr., Bidegileak 23. zenb.
- Bonifazio Etxegarai : (1878-1956). Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 2004, 20 orr., Bidegileak 34. zenb.
AZKUE BIBLIOTEKAKO BIBLIOTEKARI eta bibliografo. Euskaltzaindiko eragile
- Euskaltzain sarrera hitzaldia: "Euskaltzaindiko aulkien historiaz hurbiltze bat", Euskera, 1990, 15-33
- Euskaltzaindiaren historia laburra (prestatzaile, Martin Ugalderekin batera)
Bilbao: Euskaltzaindia, 1984, 176 orr. - "'Azkue Biblioteka'ren historia" , Euskera, 1992, 657-664
- L. L. Bonaparte. Euskuizkribuak-Argitarapenak. Manuscritos-Publicaciones
Bilbao: Euskaltzaindia, 1989, 206 orr. - Bibliografía Bonapartiana
Bilbao: Euskaltzaindia, 1991, 168 orr. - "Luis Villasanteren bio-bibliografia" , Iker 6, 11-87
- "Jose Ignacio Arana, bibliografoa" , Euskera, 1997, 13-22
- "Georges Lacomberen artxiboa" , Iker 10, 1997, 49-77
- "Louis Lucien Bonaparte : visión lingüística de Europa en el S.XIX" , In: Los escritores : hitos de la literatura clásica euskerica, Vitoria-Gasteiz : Sancho el Sabio, 1996, 357-382
- "Frantziskotarrak eta euskara", Euskera, 2002, 827-841
- "Txillardegiren bibliografia, Azkue Bibliotekak paratua : 1956-1999" , Euskera, 2000, 1263-1267
- "Euskal katedraren lehiaketa eta eragina" , Euskera, 1988, 361-378 or.
- "Louis-Lucien Bonaparte eta Italiako dialektoak" , In: Iker 17, 2005, 83-107
- "Sobre el "Aita Gurea" de Jerusalén" , In: Sancho el Sabio, N. 24 (2006), 161-191
- "Bonaparte, Europako dialektologia eta euskalkiak" , Iker 7, 1992, 3-15
HISTORIA IKERTZAILE:
- Bibliografía sobre Gernika
[Gernika, 1984, 61 or.]. Argitaragabea - Iglesia de Santa Maria de Gernika. Gernikako Andra Maria eliza
Bilbao: Caja de Ahorros Vizcaina, 1988, 110 orr., "Temas vizcaínos", 163-164. zenb. - "Toma y ocupación de Gernika. Dos interesantes cartas del Comandante Militar" , Aldaba, 2006, 135 zenb.