5. argitaraldia. 2017
Orotariko Euskal Hiztegia Euskaltzaindiak burutu duen egitasmo handienetakoa da, zalantzarik gabe, handiena ez bada.
Hiztegigintzan ari direnentzako nahitaezko erreferentzia da. Hiztegi historiko honetan jaso dira euskaraz idatzi diren liburu esanguratsu gehienak, aro eta euskalki ezberdinetakoak.
Hamasei liburukitan argitaratuta dago hiztegi hau eta, Euskaltzaindiak orain teknologia berriek eskaintzen duten aukerez baliatuz, ikertzaile eta erabiltzaile ororen eskuetan jartzen du, internet bidez kontsultatu ahal izateko.