Hauek dira 2012ko saridunak:
A mailan, narrazioan: lehen saria: Gauza txikiak, Izar Foroni; bigarren saria: Altxa porru!, Iñaki Arizmendi; hirugarren saria: Bizi berri baten bila, Uxue Imaz.
A mailan, poesian: Ez da lanik aurkeztu.
B mailan, narrazioan: lehen saria: Metamorfosia, Garazi Mugarza; bigarren saria: Goian bego, Markel Txasko; hirugarren saria: 06:18, Maialen Akizu.
B mailan, poesian: lehen saria: Agerraldi perfektuenetan, Eider Perez; bigarren saria: Baztertutako zapata gehiago egon ez dadin, Maialen Elortza; hirugarren saria: Tangoaren eskean, Eider Perez.
Bestalde, epaimahaikoaren gomendioz, lan sarituez gain, ondoko lanak ere argitaratuko dira: Maialenen egunerokoa, Nerea Urrestilla; Abestia , Ana Zubiaurre; Errespetua, Olatz Erkoreka; eta Pierre Heme, Jon Foruria.
Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzeko asmoz sortuak dira.
Narrazioa eta poesia sartzen dira. Adinari begira, bi maila dira: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat.
Orotara, aurten 167 lan aurkeztu dira.
Bestalde, urtero bezala, aurten ere literatura eremuko pertsona adituek osatu dituzte epaimahaiak, betiere Euskaltzaindiak izendatuta. Aurtengo epaimahaikoak hauek izan dira:
- A mailan: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta.
- B mailan: Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Mayi Iza.
Comments
Eskerrik asko