Udako Euskal Unibertsitatearen Udako Ikastaroak egiten hasi zirenetik 40. urteurrena bete da aurten. Hori dela eta, uztailaren 5ean, urte hauetan guztietan egin den lana gogoratzeko ekitaldi berezia egin zen Baionan, eta orain 40 urte sortzaile izan zirenak omendu zituzten. Ekitaldia hiriko Euskal Museoan izan zen eta omenduen artean Jean Haritschelhar eta Piarres Xarriton euskaltzainak izan ziren.
Udako Ikastaroen hasieran lanean aritu ziren guztien ordezkari gisa, Jean Haritschelhar euskaltzaina mintzatu zen. Harekin batera, Karmele Artetxe UEUko zuzendariak eta Eneko Bidegain kazetariak hartu zuten hitza. Bestalde, Aurelia Arkotxa Euskaltzaindiaren buruorde eta Iparraldeko ordezkaria ekitaldian izan zen.
|