Français-Eüskara Hiztegia (Casenave-Harigile)

Aitzin solas

Hanitx arrakasta ükenik, Aita Junes Casenave-Harigileren hiztegia azkenekoz agortü zen. Beraz, Allande Socarros zenaren aholküa jarraikiz eta galto zabal baten betetzeko bereziki gazteriaren aldetik, Sü Azia alkarteak xedetan hartü dü lan gotor horren arragerraraztea, egürükantxa handiko aitzin saltze batek süstengateen züalarik gure deliberoa. Etxebartarrak biga bostetan ohartarazirik, baganakian ere alabadereko xüxenka lan batek egürükiteen güntüala ! Hortarako, eskerteen dügün irakurketa taldetto batek, asteak eta asteak igaran dütü lan nausi honi etxekara. Jadanik, Hiztegia plazaratüa da, eta aspaldixkan haidürü zideenek eta nahiant güziek asperra egoxten ahal dükezüe...

Nor günüan Junes Casenave ? Santa Grazin sortürik, goizik Betharrameko ikastetxean sartü zen (hanko hilerrietan ehortzirik da ere), eta Bethléemen apeztü zeneko 1948an, uste dügü hiztegi lan honen adelatzen zebilala. Aski ontsa ezagütü dügünek badakigü, haurzaroan, ezin sinetsizko jakitate bat ardietsi züala, lehenik bere amarenganik eta gero, ostaler seme izatez, prefosta etxondoan, besteak beste pintukarier beha : han beitzütüan entzün eta ikasi haatik, noiz behinka horra zeiteon atsotite, zühür erranaldi, arrapru, hite arraro, etb. Horik oro Xibero gainetesen eüskara igantenean troxatürik.

Ata, Aita Casenaveren beste obra güziaren biribilkateeko lankei berri bat eraman behar lizate, pastoral libürüxka, eresi, ipuin, aro eta lantare jakitateen üngürüko bildüma eder baten osatzez. Honi lotürik ere ihork ez bezala menperateen zütüan egün oroztako biziko lasaitze teknikak, hatsaren harteeko manera egokiak, korpite gogo edo arimen eztixetako. Oriteraztez ere, larrüko eritarzün eta erredüren sendoteeko, hamar bat lantarerekin errezeta bat plantan ezarri züala.

Gure kasüan berriz, beste desafio bat goaitan günüan : nola gaurkotü sail hedatü bezain aberats bat, egilearen izpiritüa sobera txümürtü gabe ? Hala zen gure filosofia, emendakin zonbait ekartez behar ordütan. Beharrezko sinonimo elibat ekarri dütügü, adibidez, frantsesezko "chenet"-ri, "kapitxale", "sübürdüin" bai eta "lander", halaber "défilé"-ri "mendiarte", "naba" eta "mehaka". Hatsarrez, jakin arauka behaztopagiak bagünütükeala, idazkera, ttittadüretan, bai eta erran nahi halatsü bakant ala egitüra desganteol zonbaitetan (hori ez beita harrigarri milaka hiteen artean), erabaki zonbait hartü dütügü zentzüen berexteko. Hala nola "h" hizkiaren berextea hite horietan: ala/alha, belar/belhar, eri/erhi, zale/zalhe.

Ezin preziatüzko hita eta erranaldi mintegi hontan, besteak beste, abere, basa ihize, zühain, lili eta lantare, txori ta sai, lanbide sendagintaa ala teknika berri... ügariki edirengarri dira, edozoin hiztegi arrotzetan bezalaxe. Bestalde, ikustün distirant bezala, Santa Graztarra lehentze ohartü zen gure eüskalkiak ere behar züala oraikotü, hita algarretaratze berrien asmataez, eta behar ordütan, eüskara batuaren egartez. Zonbait hizküntek ütxüra bühürtekatü bat üdüriarazten balin badüe, haboroxeak ausart eta ganodünak dira, edonorenganik entelegagarri.

Hiztegiaren lehen argitaldiaren aitzin hitaaren herrokazale zen Txomin Peillen eüskaltzaina (1932-2022). Bi Basabürütarrek alkar peretxatzen züen eta plazer günüke bi jakintsünek nontibaitik beren graziaz lüzaz ihizta gitzaela. Hala izan dadila.

Zük, ikastoletako eta AEKko erakasle eta ikasle, irratietako kazetalari, pastoral idazle, koblakari, zübereraren süstazale eta maitazale, hots, hita batez, irakurle, esküetan düzü haütüzko ekoizpen bat ! Aski zühür eta erdotz izan zite zure familia eta üngürümenean, zure lagünekin, obra honen eta lehentxago agertü direnen araberako eüskara lantü eta xügün baten erabilteko.

 

Jean-Michel Bedaxagar

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper