Jokin Zaitegi (1906-1979) euskal idazle, itzultzaile, irakasle eta apaiza izan zen. Modu askotara sinatu zituen bere lanak: «Udalaizpe», «Artzai», «Zaitegi´tar Iokin» eta beste hainbat. Bere garaian mota askotako lanak egin bazituen ere, batez ere euskal kulturaren eragile eta bultzatzaile gisa nabarmendu zen; Euzko Gogoa (1950-1959) aldizkaria izan zen emaitza nagusia, baina ez bakarra.
Haren artxiboa hiru ataletan banatzen da:
Artxibo osoaren deskribapena eta historia ikusteko, eta jatorrizko inbentarioa deskargatzeko, egin klik hemen.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.