Norbert Tauer (Pilsen, 1898-Praga, 1983) euskalari txekiarra izan zen.
Garai hartako Txekoslovakiak (egun Txekiako Errepublika eta Eslovakiako Errepublika) Madrilen zuen enbaxadan lan egin zuen, merkataritza-arloko arduradun, hamar bat urtean (1927-1939). Haren medioz, Euskal Herria ezagutu zuen: gure lurrak eta hizkuntzak liluraturik geratu omen zen. Pragan bizi zelarik, batik bat, hamarkada luzez, euskal kultura mintzagai zuten prentsa-berri eta -artikuluak biltzeaz gain, gutun-harreman handia izan zuen orduko euskal eragile askorekin, euskaraz, gehien-gehienean. Euzko Deya, Karmel, Egan, Gernika... aldizkarietarako ere hainbat artikulu idatzi zuen.
Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle (1954) eta ohorezko (1973) izendatu zuen.
Hala, Norbert Tauer funtsak hiru atal ditu:
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.