Bilatzailea

Bilatzailea - Argitalpenak

26 emaitza bilaketarentzat

Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz. 5. argitaraldia (Prestatzailea: Gotzon Lobera)

Sinopsia

Lan kolektibo honetan, hizkuntza-zuzenbidearen inguruko xedapen nagusiak euskaratu dira, bai Europakoak, bai mundu-mailakoak; bereziki barruratu dira Espainiako erresumako eta Frantziako errepublikako xedapenak. Horrela, lurralde euskaldunetan aplikatu beharreko legeria euskaraz laburbildu da.

  • Egilea: Euskaltzaindia. Sustapen batzordea
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-127506-6-9
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2024-02
  • Argitalpen elektronikoa
  • Hizkuntza: euskara

Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2023) (6. argitaraldia)

Sinopsia

Adierazpen horietako asko Akademiaren Euskera aldizkarian argitaratu izan dira eta beste batzuk Azkue Bibliotekako Artxiboan daude.

Erabat sakabanaturik zeudenez gero, Sustapen batzordeak argitalpen berezi batean biltzea erabaki du. Hala egin zuen 2006. urtean ordura arteko 32 adierazpen biltzen zituen Euskaltzaindiaren adierazpenak izenburuko argitalpenean (Jagon bilduma, 3). Euskaltzaindiak, geroztik ere, zeregin horretan jarraitu du eta jadanik 69 dira eman dituen adierazpenak. Hori dela eta, Sustapen batzordeari egoki iruditu zaio adierazpenen bilduma eguneratua argitaratzea.

  • Egilea: Euskaltzaindia. Sustapen batzordea
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-127506-5-2
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2024-01
  • Argitalpen elektronikoa
  • Hizkuntza: euskara

Euskarazko ahozko jarduna Nafarroako gaztetxoen artean: egoera eta aukera berriak (Jagon 24)

10,80€ 12,00€

Paperean erosi

Sinopsia

Nafarroako gaztetxoen arteko ahozko jarduna baino ikuspegi orokorragoa ematen da hemen, antzeko arazoa baita Euskal Herri guzian. Aditu eta arituen iritziak eta gogoetak jaso dira, oso ikuspegi eta abiapuntu diferenteetatik eginak. Aditu gisa egin nahi edo egiten ari diren proposamenen eta proiektuen berri eman digutenak; euskararen normalizazioan ahozko jardunak duen garrantziaz gogoeta egin dutenak; irakaskuntzan nola heltzen dioten arlo honi eta zer planteamendu egiten duten adierazi digutenak. Baita eskolaz kanpo zer ekimen eramaten diren aurrera azaldu digutenak ere, hain zuzen ere, ikastola eta eskoletan euskaldundu diren haurrek eta gazteek euskarazko sarea izan dezaten.

  • Egilea: Prestatzailea: Sagrario Aleman
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-127506-3-8
  • Editorea: Iruñeko Komunikabideak Fundazioa – Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2023-12
  • 17 x 24 cm; 104 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Euskara Nafarroako hezkuntzan: egoera eta aukera berriak (Jagon 23)

Sinopsia

Estrategikoa da eskolan, hezkuntzan, egitasmo eraginkorrak bideratzea gero eta eleaniztunagoak diren ikasleen artean. Liburu honekin aztertu nahi izan dugu nolako egoera duen euskarak Nafarroako hezkuntzan. Nola kudeatzen den eleaniztasuna ikastetxeetan orain eta etorkizunean nola egin beharko litzatekeen, zein erronka eta aukera berri dituen euskarak gela barnean eta gelatik kanpo, eta zein egitasmo ari diren garatzen ikasgelan eta eskolaz kanpoko ekintzetan.

  • Egilea: Prestatzailea: Sagrario Aleman
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-127506-1-4
  • Editorea: Euskaltzaindia (Nafarroako Gobernuaren babesarekin)
  • Argitaratze urtea: 2023-10
  • 17 x 24 cm; 92 or.; edizio digitala
  • Hizkuntza: euskara

Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz. 4. argitaraldia (Prestatzailea: Gotzon Lobera)

Sinopsia

Lan kolektibo honetan, hizkuntza-zuzenbidearen inguruko xedapen nagusiak euskaratu dira, bai Europakoak, bai mundu-mailakoak; bereziki barruratu dira Espainiako erresumako eta Frantziako errepublikako xedapenak. Horrela, lurralde euskaldunetan aplikatu beharreko legeria euskaraz laburbildu da.

  • Egilea: Euskaltzaindia. Sustapen batzordea
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-127506-3-8
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2023-10
  • Argitalpen elektronikoa
  • Hizkuntza: euskara

Euskara Nafarroako hezkuntzan: egoera eta aukera berriak (Jagon 23)

10,80€ 12,00€

Paperean erosi

PDF

Sinopsia

Estrategikoa da eskolan, hezkuntzan, egitasmo eraginkorrak bideratzea gero eta eleaniztunagoak diren ikasleen artean. Liburu honekin aztertu nahi izan dugu nolako egoera duen euskarak Nafarroako hezkuntzan. Nola kudeatzen den eleaniztasuna ikastetxeetan orain eta etorkizunean nola egin beharko litzatekeen, zein erronka eta aukera berri dituen euskarak gela barnean eta gelatik kanpo, eta zein egitasmo ari diren garatzen ikasgelan eta eskolaz kanpoko ekintzetan.

  • Egilea: Prestatzailea: Sagrario Aleman
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-125463-8-5
  • Editorea: Euskaltzaindia (Nafarroako Gobernuaren babesarekin)
  • Argitaratze urtea: 2022-10
  • 17 x 24 cm; 92 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: euskara

Arlo sozioekonomikoa euskararen biziberritzean (Euskaltzaindiaren XXIV. Jagon jardunaldia) - Entitate pribatuak: nola eman zerbitzua euskaraz herritar eleaniztunei? (Euskaltzaindiaren XXV. jardunaldia) (Jagon, 22)

Sinopsia

Liburu honetan, 2019an eta 2020an egindako jardunaldietako hitzaldiak bildu dira, bi jardunaldiak arrunt lotuak daudelakoan, biak ere arlo sozioekonomikokoak baitira. 2019ko XXIV. Jagon jardunaldia Arlo sozioekonomikoa euskararen biziberritzean izenburupean egin zen, eta XXV.a, berriz, Entitate pribatuak: nola eman zerbitzua euskaraz herritar eleaniztunei? izenburuarekin.

  • Egilea: Batzuk. Prestatzaileak: Sagrario Aleman - Jean-Baptiste Coyos
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-122988-1-9
  • Editorea: Euskaltzaindia - Bilboko Udala
  • Argitaratze urtea: 2021-11
  • 24 x 17 cm; 209 or., azal arrunta
  • Hizkuntza: euskara

Hizkuntza gutxiagotuak jagon, euskaraz bizi (Jagon 21)

Sinopsia

Soziolinguistikan adituek, hizkuntza gutxituen egoerari buruz, batik bat euskara, emandako hitzaldiak artikulu gisa aurkezten dira liburu honetan:
Mikel Zalbide: “Euskaltzaindiaren ehun urteko jagon-lana: zenbait mugarri”
Joan A. Argenter: “Diversidad lingüística, diversidad lingüística en España y academias: ecologías, regímenes, instituciones”
Elena Chiocchetti: “Language rights and minority language development in Italy: examples from the central Alpine arc”
Jeroen Darquennes: “Reversing Language Shift in European language minority settings: a tentative general outline of contemporary challenges and strategies”
Henrique Monteagudo: “La Real Academia Galega y la gestión de la diversidad lingüística”
Joseba Lozano: “Eusko Jaurlaritzaren ekimena herritarren hizkuntza-eskubideen defentsan”
Jean-Guy Talamoni: “De la création d’un champ littéraire à une politique de normalisation linguistique”
Alain Viaut: “Incidence de la transfrontalité sur le statut d’une langue minoritaire : approche comparative du cas du basque”
Juan Carlos Moreno Cabrera: “Análisis ideológico del concepto de ‘lengua regional europea’ y sus consecuencias glotopolíticas.
Paul Bilbao: “Hizkuntza-eskubideen gaineko irakurketak. Euskararen kasua, Eskubideak erdigunera”
Juanjo Alvarez: “Euskararentzako legeak. Una nueva gobernanza para el euskera en el siglo XXI”

  • Egilea: Batzuk
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-121889-8-1
  • Editorea: Nafarroako Gobernua – Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2021-05
  • 24 x 17 cm; 276 or., azal arrunta
  • Hizkuntza: euskara – frantsesa – gaztelania – ingelesa

Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloak eta erronkak (Jagon 20)

Argitalpen honen bertsio digitala duzu eskuragarri

Sinopsia

«Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloa eta erronkak» jardunaldia 2018ko ekainaren 1ean egin zen. Bertan hitzaldia eman zuten Adolfo Arejita, Xabier Euzkitze, Joxerra Garzia, Orreaga Ibarra, Inma Muñoa, Asisko Urmeneta eta Mikel Zalbidek. Orain, argitalpen honekin euskalgintzan esperientzia luzea duten gizon eta emakume horiek egindako ekarpena irakurtzeko aukera duzue.

  • Egilea: Batzuk
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-120766-9-1
  • Editorea: Euskaltzaindia - Ezkerraberri Fundazioa (babeslea)
  • Argitaratze urtea: 2020-05
  • 23 x 16 cm; 150 or., azal arrunta
  • Hizkuntza: euskara

Araba, euskaraz bidea egiten

Sinopsia

Euskarak, Araban, azken mendeetan atzeraka joan ondoren, azken hamarkadetan nabarmen egin du hobera. Jardunaldi horretan aldaketa horren dimentsio eta ezaugarriak izan ziren hizpide, Arabako ordezkaritza herritar, profesional eta instituzional zabal baten eskutik.

  • Egilea: Iñaki Martínez de Luna
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-949787-5-3
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2019
  • 23 x 16 cm; 112 or., azal arrunta
  • Hizkuntza: euskara

Euskara Batua eta Ipar Euskal Herria (1964-2018) (Kolokioaren agiriak)

Sinopsia

1963 eta 1964 artean, Txillardegiren gidaritzapean, zortzi hilabetez, beste zazpi euskaltzale bildu ziren Cordeliers karrikako 14an, Euskal Idazkaritza elkartearen egoitzan. Euskara batzeko bidean, lana zen ortografiaz, aditzaz eta izenaren deklinabideaz bereziki proposamen batzuk egitea. Taldearen lanaren fruitua ber gunean, 1964ko agorrilaren 29-30etan, etorri ziren Euskal Herri osoko berrogei bat euskaltzaleri aurkeztu zizkieten. Eta lau urte berantago, 1968ko urrian eta Arantzazun, Euskaltzaindiak proposamenak onartu zituen bere biltzarrean; Mitxelenak aurkeztu zituen proposamenok.

  • Egilea: Jean-Baptiste Coyos
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-949787-6-0
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2019
  • Hizkuntza: euskara

Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa

Sinopsia

Hizkuntza politika publikoa 2006an hasi zen egituratzen Euskararen Erakunde Publikoarekin. Halarik ere, geroztik, euskal hiztunen ehunekoa eta euskararen erabilera ttipituz doa. Egoera hori iraulezina ez bada ere, baitezpadakoa da instituzio maila guziak hizkuntza politika berri ausartean engaia daitezen. Euskal Elkargoaren sortzea hizkuntza politika berri hori garatzeko parada izan daiteke.

  • Egilea: Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-948489-0-2
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2017
  • 16 x 23 cm; 87 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: euskara

Gramatika emendakinak. Zuberoako euskaraz

Sinopsia

Zuberoako Laminak Gau Eskolako irakasle talde batek zubereraren gramatikaz egin duen azterketa.

  • Egilea: Jüje Etxebarne (egile nagusia), Jean-Baptiste Coyos (orrazketa lanak)
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-943211-5-3
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2015
  • Argitalpen elektronikoa
  • Hizkuntza: euskara

Euskaldun hazi Nafarroan

Sinopsia

Ikerketa honen bitartez, egileak Nafarroan euskarak belaunaldien artean izan duen transmisioa aztertu du, horretarako bi ikerketa-eremu definituz, bata Iruritan eta bestea Iruñean.

  • Egilea: Paula Kasares
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-94071-78-2
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2014
  • 24 x 16 cm.; 454 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: euskara

Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa

Argitalpen honen bertsio digitala duzu eskuragarri

Sinopsia

Hitz-ordena dugu gai, beti ere ikuspegi estrategikotik. Hitz-ordena gauzatzen duten zenbait elementu lantzen dira, gramatikaz harago doan ikuspegi zabal batetik.

  • Egilea: Euskaltzaindiko Corpus batzordea
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-95438-78-2
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2011
  • Hizkuntza: euskara

Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian. Les jeunes, les loisirs et la langue basque en Pays Basque Nord

Sinopsia

Ikerketa honen xede nagusia da, aurkeztea gaur egun Ipar Euskal Herriko gazteen euskarazko edo euskal kulturari lotuak diren aisialdiak zein diren.

  • Egilea: Erramun Baxok - Jean Baptiste Coyos
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-95438-84-3
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2011
  • 24 x 16 cm; 374 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara - Frantsesa/Français

El movimiento de las Ikastolas. Un pueblo en marcha.

Sinopsia

Euskal Herriko ikastolen mugimenduaren sorrera eta bilakaera azterten duen argitalpen honen euskarazko bertsioa, duela urte bete eskas kaleratu zen. Orain, gaztelaniara egindako itzulpena argitaratu da.

  • Egilea: Egile nagusia: Iban Iza. Itzultzailea: Jorge Giménez Bech
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-95438-77-5
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2011
  • 24 x 16 cm; 348 orr.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Gaztelania/Castellano

Euskararen legeak 25 urte. Eskola alorreko bilakaera: balioespen saioa

Sinopsia

Eusko Legebiltzarrak Euskararen legea onartu zuela 25 urte betetzen direnean, egileak, aipatu legeak euskal eskolaren alorrean izan duen bilakaera aztertzen du.

  • Egilea: Mikel Zalbide
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-95438-67-6
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2011
  • 24 x 17 cm; 234 orr.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Ikastolen mugimendua. Dabilen herria

Argitalpen honen bertsio digitala duzu eskuragarri

Sinopsia

Euskal Herriko ikastolen mugimenduaren sorrera eta bilakaera aztertzen du liburu honek.

  • Egilea: Iban Iza (egile nagusia)
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-95438-64-5
  • Editorea: Euskal Herriko Ikastolak - Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2010
  • Hizkuntza: euskara

Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian

Sinopsia

1995 eta 2009 artean, Aek-ko ikasleek betetzen zituzten fitxak ikerketa-iturri hartuz, ikerketa soziolongüisiko bat burutu dute egileek. Ikerketan bi aldagai nagusi daude: euskara ikasten ari diren helduak eta horien artean dauden etorkinak.

  • Egilea: Erramun Baxok - Jean-Baptiste Coyos
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-95438-61-4
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2010
  • Hizkuntza: Euskara - Frantsesa/Français

El euskera en la Comunidad Autonoma Vasca (2009). Una apuesta por la diversidad lingüística

Sinopsia

Euskal Autonomi Erkidegoan, euskararen berreskuratzean azken bi hamarkadetan eman den bilakaeraren azterketa eskaintzen digu.

  • Egilea: Miquel Gros i Lladós
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-95438-57-7
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2009
  • 24 x 17 cm; 216 orr.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Gaztelania/Castellano

Testu-antolatzaileak: erabilera estrategikoa

Sinopsia

Euskal gramatikaz, bi uste oker eta gaizto daude gure artean zabalduta: batetik, arautzen duena baino gehiago arautzen duela eta, bestetik, zenbait hizkuntza baliabideren erabileran nahikoa dela arau gramatikalak betetzea. Hemen estrategiak dira gai nagusi. Eta estrategia esatean, erabakia diogu. Hain zuzen, erabakiak hartzera bultzatu nahi da; erabakiak hartzeko gaitasuna lantzera; hitz batean norbere buruaren jabe izatera euskararen erabileran ere.

  • Egilea: Euskaltzaindia. Corpus batzordea. Koordinatzailea: Pello Esnal
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-95438-43-0
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2008
  • 24 x 17 cm; 104 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Zenbait orientabide erregistroen trataeraz

Sinopsia

Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetzaren emaitza da liburu hau. Honen bidez argi izpi bat egin nahi da hezkuntza munduan hizkuntza aldaera eta erregistroei buruz plazaratu diren gomendio, jarraibide eta orientabideen gainean. Ahal dela hezkuntzan, bai gela barruan, bai gelaz kanpo, berauek lantzeko orientabide batzuk ematen dira bertan. Euskaltzaindiak gai honetan egin dituen adierazpenak ere orrialdeotara ekarri dira, aurrekoaren lagungarri.

  • Egilea: Mikel Barrios - Erramun Osa - Inma Muñoa - Itziar Elorza - Kristina Boan
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-95438-40-9
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2008
  • 24 x 17 cm; 92 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Recuperación del Euskera en Navarra

Sinopsia

Lan honek, euskarak Nafarroan izan duen bilakaera positiboa erakutsi, eta izan dezakeen bilakaera irudikatzen du. Horretarako azken lau populazio erroldak (1986tik 2001 arte) oinarri gisa hartzen ditu. Eboluzioa hobeto azaltzeko, irizpide geografiko eta historikoak ardatz harturik, Nafarroaren eskualdeen azterketa bat proposatzen du, dauden berrogeita lauen ikerketa zehatza eginez. Lana, azken ondorio batzuekin osatzen da; besteak beste eskualde desberdinetan, euskararen desagerpenaren garaia eta hizkuntzaren berreskuratze maila uztartuz eta berreskuratzea desagerpenaren norabide beretik doala azalduz; alegia, berreskuratzea biztanle gehien dituen guneetan eta gizarteko sektore eskolatuetatik hasi dela. Ondorio nagusi gisa, Nafarroako hizkuntza eremuen sailkapenaren aldaketa proposatzen da, 21. mende hasierako euskararen egoera aintzat hartuko lukeen sailkapen berri bat.

  • Egilea: Miquel Gros i Lladós
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-95438-29-I
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2007
  • 24 x 17 cm; 250 orr.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Gaztelania /Castellano

Iparragirre

10,35€ 11,50€

Paperean erosi

Sinopsia

Jose Mari Iparragirreren heriotzearen lehen mendeurrena dela eta Euskaltzaindiak eginiko lanen bilduma.

  • Egilea: Batzuk
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-85479-43-2
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 1987
  • Telazko azala (450 orr.; 23 x 16 cm)
  • Hizkuntza: Euskara - Gaztelania/Castellano

Bertsolari Txapelketa 1982

6,30€ 7,00€

Paperean erosi

Sinopsia

1982.eko Bertsolari Txapelketaren azken eta azkenaurreko saioak biltzen dira berton, beraietan erabilitako 80 doinuen musikazko pentagrama, antolakizun-xehetasunak eta kronika.

  • Egilea: Batzuk
  • Bilduma: Jagon
  • ISBN: 978-84-85479-25-2
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 1983
  • Azal arrunta (432 orr.; 20 x 13 cm)
  • Hizkuntza: Euskara

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper