Aldizkariari buruz

Euskera ikerketa aldizkariaren aurrekari gisa, Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala izan da 1920. urtetik 2022ra bitartean. 2023tik aurrera bi argitalpen dira: batetik, Euskera ikerketa aldizkaria eta bestetik, Euskaltzaindiaren buletina. Lehenak, Akademiaren lan esparruetako ikerketa-artikulu originalak, liburu-aipamenak eta antzekoak jasotzen ditu, eta paperean eta euskarri informatikoan argitaratzen da. Bigarrenak Euskaltzaindiaren lana eta bizitza akademikoa biltzen ditu eta modu elektronikoan argitaratzen da.

Euskera ikerketa aldizkariak bi zenbaki argitaratzen ditu urtero: lehena martxo-apirila inguruan (urtarrila-ekaina aldiari dagokiona) eta bigarrena iraila-urrian (uztaila-abendua aldikoa). Ikerketa-artikuluak argitaratzeko, Idazketa kontseiluak, anonimotasuna bermatuz, kanpo ebaluatzaileen iritzia jasoko du PEER REVIEW itsu bikoitza sistema erabiliz.

Azken zenbakia

Euskera ikerketa aldizkaria 2023, 68, 2
					##issue.viewIssueIdentification##

2023. urteko bigarren zenbakia abenduan plazaratu da. Euskararen irakaskuntza, lehen hezkuntzako haurrak, etorkinak eta identitatea, euskara eta teknologia berriak eta literatura dira gai nagusiak. Bost ikerketa-artikulu, ohar bat eta bi liburu-aipamen biltzen ditu zenbakiak, horietarik lau elkarlanean eginikoak. Egile hauek aurkeztu dituzte beren lanak: Aritz Bereziartua, Odei Guirado  eta Idurre Alonso; Odei Guirado eta Jone Rua; Imanol Murua Uria; Mikel Urionaguena, Beñat Flores, Eneko Bidegain eta Aitor Zuberogoitia; Ane Urizar, Amelia Barquín eta Sara Jiménez de Aberasturi; Luis Mari Zaldua; Arantza Etxebarria; eta Oihane Calvo.

Argitaratuta: 2023-12-28

Edizio osoa

Ikusi zenbaki guztiak