ISSN: 0210-1564 (inprimatutako bertsioa)
ISSN: 2792-2278 (bertsio elektronikoa)
Euskaltzaindia sortu ahala, zeregin handietan sartu zen, eta hori Gerra Zibilaren aurreko aldian ongi islaturik ageri da aldizkarian. Gerra Zibilak eta ondorengo diktadurak isiltasuna eta debekua ekarri zuten. Ondorioz, agerkaria hainbat urteetan ez zen argitaratu. Bigarren Mundu-Gerra amaitu eta gero, nazioarteko aldaketaren ondorioz, 1950eko hamarkadan Frankismoak euskarari buruzko jarrera pixka bat bigundu zuen, harekiko baztertze politiko eta administratiboa mantendu arren. Euskaltzaindia, apurka apurka, ekimen berriak sustatzen hasi zen eta, 1956tik aurrera, Euskera agerkaria hasi zen berriro argitara ematen. Arantzazuko Biltzarretik aurrera Euskaltzaindiak erabaki ugari hartu ditu fonologian, lexikoan, deklinabidean, aditz paradigmetan, sintaxian, onomastikan eta toponimian. Arau horiek Euskera agerkarian agertuz joan dira.