17,10€ 18,00€
Euskararen ikaskuntzarako baldintza «ez-hain-mesedegarrietan» aniztasuna kontuan hartzen diharduten bi eskolaren gaineko azterketa burutzea da ikerketa honen helburua. Ikerlan honetan bi aldagai nagusitan oinarrituko gara, etorkin-jatorriko ikasleek bertako ikasleekin ikasten diharduten eskolen emaitzak ikertzerakoan: a) aztertuko diren eskola-komunitateetako kideen hizkuntzekiko jarrerak (euskara eta eleaniztasuna ardatz hartuta); eta b) ikasleen euskarazko ahozko komunikaziorako gaitasuna. Aldagai horietan lortzen diren emaitzei, eta bereziki lorpenei eta erronkei erreparatuko zaie. Arakatze Apreziatiboa izan da, aurrerago azalduko dugun moduan, diagnostikoa indargune eta lorpenetatik are gehiago aztertzera bultzatu gaituen iturri filosofikoa.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.