33,25€ 35,00€
Tesi hau euskal demolinguistikak duen tresna multzoa zabaltzeko eta hobetzeko sormen-saiakera bat da. Saiakera horretan, hizkuntza gutxituen inguruan dagoen jakintza soziolinguistikotik abiatuta, nazioarteko jarduera demolinguistikoa inspirazio-iturri hartuta eta irudimenari eraginda, euskararen inguruko hiru eragiketa estatistiko nagusik (HZ, HEKN eta ISLk) adierazle berriak sortzeko zer-nolako aukerak eskaintzen dituzten ikertu dugu, eta hainbat adierazletan gauzatu ditugu aukera horiek.