Bilatzailea

Euskal klasikoen bila

Euskal klasikoen bila (Euskaltzainak 51)

  • Egilea: Jon Casenave
  • Bilduma: Euskaltzainak
  • ISBN: 979-13-991065-8-9
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2026-04
  • 17 x 24 cm; 128 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

17,10€ 18,00€

Paperean erosi

Sinopsia

Liburua Euskal klasikoen bila deitzen da eta, galdera bat badu azpi-titulu gisa: Autore zaharrak zertarako ditugu? Liburu horretan euskal literaturaren klasikoak dira aipagai. Baina, zer da euskal klasiko bat gaurko ikuspuntutik? Gure memorian eta euskal kultura, bizirik gelditu diren lehengo obra nagusi eta idazle ezagunak ditugu «klasikoak» deitzen. Bistan dena, orain arte idatziak izan diren liburu guziak ez dira klasiko bilakatu. Literaturaren munduan erabiltzen diren ezaugarri kritiko berezi batzuen arabera, batzuk gelditu dira agerian (Axular, Elizanburu, Txomin Agirre, Lizardi) eta beste batzuk, asko, ezkutuan gelditu dira (Arrese-Beitia, Kirikiño, Zaldubi, Barbier). Klasikoak Europako literatura garatu guzietan asko ohoratzen dira eta eskolan ikasten dira, unibertsitatean lantzen dira. Ontsalaz, edozeinek ezagutzen dituen eta aipatzen ahal dituen autoreak eta obrak dira. Gainera, klasikoak etengabe berrargitaratzen dira. Sakelako edizio fidagarri eta merkeak egiten dira eta aurki daitezke liburu saltokietan. Euskal munduan, aldiz, ez da horrelakorik gertatzen: gure klasiko gehienak ez dira aise atzematen liburu dendetan. Behin agortu eta, komunzki ez dira berrargitaratzen. Ondorioz, ez dira asko irakurtzen, guti aipatzen hedabideetan, ez dira aski irakasten eskolan eta unibertsitatean. Hots, klasikotzat behar genituzkeenak ez ditugu behar bezala ezagutzen. Beraz, liburu hau egina dut gure klasikoen aipatzeko, argitan eta agerian emateko gisa. Hots, gogoeta bat galdetzeko zer harreman nahi dugun gure lehengo obra eta idazleekin. Zertarako ditugu lehengo autoreak?

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper