19,00€ 20,00€
Liburuak aztergai du euskararen eta gaztelaniaren arteko ukipena Gaubeako iparraldean eta Erriberagoitian (Araba) eta Burgosko Berberana eta Junta de Villalba de Losa udalerrietan. Horretarako sistematikoki arakatu da leku horietako toponimia historikoa, iturri dokumental zaharren argitan. Antzinatik garbiro inguru erromantzeduna izanik ere, euskararen presentzia ahulxe baina hala ere agerikoak erakusten du gutxienez Erdi Arotik bazirela bertan gizatalde euskaldunak.