19,00€ 20,00€
Batzuetan, historiak pertsonaia aipagarri zenbait ahaztu egiten du, tamalez, eta aintzat ez hartze horrek haiekin zorretan egotea dakarkio gizarteari. Hainbat motibo dela medio, idazle, musikari, pentsalari eta abarren izenak gogotik aldenduak dira, urte andana joan eta berriz agerira ekartzen diren artean. Horixe gertatu zaio Karmelo Etxegarairi (Azpeitia, 1865 - Gernika, 1925). Ikertzaile izugarria, historialaria eta poeta, euskal munduaren inguruan iker zitekeen guztia ikertu zuena. Bidegabe izan dugu, baina, gaur arte bazterrean utzia Karmelo. Testu-bilduma honek Etxegarairen poesiazko eta prosazko ekoizpena jaso du, egungo irakurleei haren sena erakutsi guran. Horretarako, testuok dakarten azalpen dibulgatzaileak lagungarri izango zaizkio azpeitiarraren obran murgildu nahi duenari.