17,10€ 18,00€
Pertsona izen multzo txiki batekin, iragan denboretako mintzaira baten nolakotasuna azal ahal daiteke? Banaka hartuta, aztarna horietan atzemandako tasunak ez dira adierazle erabakigarriak, ez dute hizkuntzaren izaera argiro ezaugarritzea ahalbidetzen duen irudi gardena sortzen; batera hartuz gero, aldiz, guztien artean, erromatar garaian, Euskal Herriko eremu zabal batean erabilitako –Akitaniakoaren eta Ebro ibaiaren arrokoaren alor bereko– euskal mintzairaren berri ematen dute, neurri (txiki) batean.