20,90€ 22,00€
Euskaltzaindiak, Denboraren gurpilean izenburu duen liburu honekin liburu-sorta berri bati hasiera eman dio, hain zuzen, Berba-mintzoak bildumari. Bilduma etnografikoa da Berba-mintzoak, eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasa obran jasotako lekukotasun oparoak ditu oinarri. Estreinako liburu honetan, denboraren antolaketari eta egutegiari lotutako kontzeptuak landu dira; kontzeptu edo eduki horiek izendatzeko hitz zein forma askotarikoak azaltzeaz gain, irakurleek euskararen eremu barruko hainbat kultura-, bizimodu- eta ohitura-adierazpen aurkituko dituzte.