33,25€ 35,00€
Euskaltzaindia aitzindaria izan da Hizkuntzen Historia Sozialaren garapen metodologikoaren alorrean. Euskararen Historia Soziala proiektuan garatu diren metodologia eta lan tresna berritzaileak nazioartean ezagutarazteko eta partekatzeko asmoz Taxonomy proposal for the (historical) sociology of language research: a Basque Contribution (Euskaltzaindia 2024) argitaratu dute Mikel Zalbidek eta Lionel Jolyk, ingelesez. Hizkuntzen Historia Soziala asko garatzen ari den iker-alorra da nazioartean. Iker-alor honek monografia asko dituen arren, oinarri teoriko-metodologiko orokorrik eta luze-zabal onarturik ez ditu. Euskararen Historia Soziala proiektuak ekarpen bat egin nahi izan du eta proposamen bat eskaini nahi izan die nazioarteko ikerlariei, bereziki soziolinguistikaren eta hizkuntza soziologiaren alorretan lan egiten dutenei.