19,00€ 20,00€
Argitalpen honek Gasteizko Udalerriko, 64 herriak barne, toponimia historikoaren ikerketari bukaera ematen dio. Lan guzi hau Euskaltzaindiaren eta Gasteizko Udalaren elkarkidetza-hitzarmenari esker gauzatu ahal izan da. Orain arte Malizaeza, Ubarrundia, Langraiz, Arratzua eta Dibiñako lehena argitaratu dira. Oraingoan, egitasmoari bukaera emanez, Dibiñako bigarren eta azken zatia aurkezten da eta Artatza, Gereña, Legarda, Mandoia, Martioda, Orobarren, Ortogoien eta Uribarri Dibiña herrietako toponimia biltzen du.