- Gaur goizean, erakusketaren estreinaldian izan dira, besteak beste, Mixel Etxebest Mauleko auzapeza, Jean Pele Iriart Euskal Elkargoko kontseilaria, Andres Urrutia euskaltzainburua, Jean-Louis Davant, Xarles Videgain eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzainak eta Allande Socarros euskaltzain urgazlea.
- Jean-Louis Davantek Baionan 1964an euskara batuaren alde eginiko esfortzuak aipatu ditu Maulen, estandarraren lehen oinarriak finkatuko zituen lantaldearen lana azpimarratuz. Txillardegi ere aipatu du bere mintzalditxoan, haren kemena eta euskararekiko konpromisoa gogoratuz.
- Edukia: Baionako Biltzarraren ekarpenari eta garaiari so egiten die 'Baiona 1964: euskara batuaren zedarria' erakusketak.
- Euskal Elkargoaren, Euskararen Erakunde Publikoaren, Baionako Herriko Etxearen eta Crédit Agricole-ren babesa jaso du erakusketak.
- Erakusketa Mauleko Hondarearen Etxean dago ikusgai (sartzea dohainik). Datak: 2019-02-16 / 2019-03-16