a) 18. arauak dioenez, ordinaletako garren ahoskatzeko, puntua jar daiteke. Baina lehenengo laburtzeko modua zein da: 1. nahiz eta garren ahoskatu ez?
b) Zergatik batgarren eta ez bostgarren. Beharbada, stg kontsonante multzoagatik ote?
c) Bestalde, garren horren ordezko puntua beti jarri behar al da? 2 eta 3. atalean edo 2. eta 3. atalean?
Euskaltzaindiak, 13. arauean, hitzak silabaka zatitzea gomendatzen du. Baina, silabaka zatitzean, egokia litzateke lerro-amaieran bokal-multzorik ez haustea. Adibidez, ez du-ela, gau-ean; baizik due-la, gauean.
Beraz, lerro-hasierako hitz hautsia beti kontsonantez hastea egokiagoa litzateke ("h"letradunak barne: be/rre/hun, le/hia), bai begietarako bai irakurtzeko, lerroaren bukaeran beti egin ohi den pausatxoa bideratzeko.
Bestalde, nola jokatu hitz elkartuko osagai bat lerro-amaieran gertatzen denean, eta bestea hurrengo lerroaren hasieran? Errepikatu egin behar al da marratxoa?
ORDUTEGIA
Azkue Biblioteka eta Artxiboaren jendaurreko ordutegia:
9:00 - 14:00
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.