42.11. DM: Informazioaren egituratzaileak


42.11. DM: Informazioaren egituratzaileak

42.11a Informazioaren egituratzaileen artean honako hauek bereiz daitezke: azalpenezkoak (gauzak horrela, hori esanik…), hurrenkeratzaileak (hasteko, batetik…) eta baztertzaileak (hori dela eta, bide batez…).

Hona hemen adibide batzuk: Ia delitutzat jo zuten begitarte hura edo bukaezinezko desbideraketatzat eta, gauzak horrela, handik aurrera inoiz ez zioten barkatu aizkolaritazuna (Iturbide); Nik, ordea, dena galdu dut, eta ezin diot berriro ekin beste bizitza bati. Hori esanik, atsekabe sakon bare batek hartu zuen haren begitartea, eta niri, berriz, bihotza, hunkitu zitzaidan (Errasti); Ez dakit zure asmoa betetzeko aukerarik izango duzun hemen. Hasteko, nik baino askoz gehiago dakizula konturatu naiz (Penades); Gure ohiturak eta jokoak, gure berbeta, gure kantuak eta dantzak, gure jatekoak eta janztekoak… guztia begitantzen zitzaien traketsa eta baldarra. Hori dela eta, soldadu baten aurkako apustua jokatu behar nuela esan zidatenean, neure onena ematea gura nuen (Zuazo).

42.11b Eskema hau litzateke:

Informazioaren egituratzaileak

Azalpenezkoak

Gauzak horrela…

Hurrenkeratzaileak

Hasteko…

Baztertzaileak

Bide batez…

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper