37.6.2. Erabilera


37.6.2. Erabilera

37.6.2a Helburua adierazten duenean, gainerako helburuzkoen antzeko jokabidea du forma honek, haien erabilera guztietara hedatu ez bada ere. Hala, esaterako, ez da ohikoa forma hau zergatik edo zertarako galderei zuzenean erantzuteko erabiltzea, baina galdegai izan daiteke: Bide horretan indar egite aldera deitu dute bihar elkarretaratzera (Berria). Bai-ez kontrastean ere erabiltzen da: Bai, baina ez esate aldera, hitanoa gure gizartean dagoelako baizik (Argia). Eta bere hartan uzten da mendekoaren mendeko denean: Baita krisiari aurre egite aldera gobernuak abian jarri dituen bestelako ekimenek ere (Berria); Gogoeta egite aldera idatzitako liburua da (Berria).

37.6.2b Bestelakoetan, aditz nagusiaren eskuinean ematen da maiz: Elkarrizketa bukatuta, entzuleei hitza ematen saiatuko dira antolatzaileak, solasaldi zabalak egite aldera (Berria); Orain atsegina zen nirekin eta esaten zidan edozein gauza emango lukeela ni pozik ikuste aldera (P. Lizarralde). Baina ezkerrean ere eman daiteke: Antzezlan erreala egite aldera, benetako arazoak planteatu ditugu obran (Berria); Errepide hobea egite aldera, eta, batez ere, segurtasuna handitze aldera, hobekuntza lanak egiten ari dira (Berria). Bai eta predikatuan tartekatua ere: Hobe da, beraz, paisaiaren zabala ikuste aldera, azalari erreparatzea (Berria).

37.6.2c Predikatuaz kanpoko konplementua da, berriz, perpaus nagusiko ekintzaren helburua ez, baina esatearena berarena adierazten duenean: Konparazio bat egite aldera, Euskal Herriko txirrindulari tropelean egoera arras ezberdina da (Berria); Neu ere harritu nau esaldiak, egia osoa esate aldera (Berria).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper