37.6.1. Aldaerak eta adierak


37.6.1. Aldaerak eta adierak

37.6.1a Aldera postposizioarekin eginiko -tze aldera formak ere helburuzko perpausak era ditzake gaurko euskaran. Hizkera mintzatua islatuz San Martinek idatzitako lanetan aurki daitezke adibide batzuk, -tze alde aldaeran: Berari laguntze alde, serenoa bere hasi zen duro bila; Pernandori adarra jotze alde, hasi zen kantuan. Gaur egungo idatzietan gero eta erabilera zabalagoa du formak, Hegoaldekoetan batez ere, eta baita hizkera mintzatuan ere; -tze aldera da ohiko forma, baina -tze alde ere erabiltzen da inoiz, eta are -tu alde forma ere376.

37.6.1b Adiera bat baino gehiago ditu forma honek, bere aldaera bietan, eta ñabardura desberdinak eman ditzake aditzera. Helburua, besteak beste: Galdeketa egite aldera azkenera arte borrokatuko gara. Bestetik, esate aldera esan, egite aldera egin eta gisa horretako esaldiak daude, zeinetan xedea esatea edo egitea berak direla esaten den, beste helbururik gabe; hirugarrenik, ekintza bat beste baten truke gauzatzen delako adierazpena dago: Zaldia emaztearentzat, eta aizturrak berorrentzat, testamentua egite aldera (Urruzuno). Hiruretan, ikusten denez, -tzeagatik / -tzearren formen hurbileko erabilera du forma honek.

376 Hala erakusten dute Garatek (1988) ematen dituen adibideek (10 eta 281).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper