26.3.2.3. Partizipio prospektiboa


26.3.2.3. Partizipio prospektiboa

26.3.2.3a Partizipio prospektiboa partizipiotik eratortzen da, hari -ko edo -en atzizkiak gehituz (§ 25.4). Bi hauetarik, -ko marka da maizenik agertzen dena (sartuko, helduko); partizipioa n-z bukatzen denean, -go ahoskatzen da (jango, emango). Partizipio markarik ez duten bota, bete, kosta bezalako partizipioei ere -ko zuzenean eransten zaie: botako, beteko, kostako. Ekialdean, atzizki hori bokalez bukatu partizipioei ezartzen zaie, eta -en marka hartzen dute kontsonantez bukatzen direnek: joanen, janen. Hortaz, euskalkien arabera ondoko txandaketak ditugu: joango/joanen, jango/janen, eramango/eramanen, hilko/hilen

26.3.2.3b Geroaldia adierazteko modurik arruntena —nahiz eta ez den bakarra— partizipio prospektiboa oinarri duen adizki analitikoa erabiltzea da. Hemen, -ko eta -en atzizkiak dituzten partizipio prospektiboak identifikaturik, [-tuko] gisa aipatuko ditugu mota horretako partizipioak.

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper