23.2.2.8.5. Zenbait esapide berezi


23.2.2.8.5. Zenbait esapide berezi

Badira esapide berezi batzuk adiera horretan subjektu espliziturik onartzen ez dutenak, hala nola ongi/ondo da(go) (= ados)199. Besteren bat ere bada sinonimiaz edo/eta analogiaz eratua: ederki egoten da (bat) hemen (= pasatzen da [< pasatzen du batek]). Beste kasu batean —badirudi esapidearekin— bada adibide bakanen bat tradizioan ageriko subjektu ergatibo eta guztikoa, baina ez da ohikoena inola ere: Karga bat sagarrekiñ / iru karga erari / baliyatzen dirala / gauzak badiruri (JanEd); Biyak utsikan utzi / zuten Udarregi / tristeza ugari / gizagajuari, / ez dala ongi ori / gauzak badiruri (AzpPr); Tentatzen ai zerala / trazak badirudi (Baladak). Aurreko badirudi horren sinonimo den ematen du esapideak ere esplizitatu gabe uzten du subjektu ergatiboa: Ematen du ez dugula irtenbiderik.

199 Pragmatikoki, horren indar ilokutiboa bestelakoa izaten da askotan, erretizentzia ironikoz edo ordain-mehatxua adierazten duelarik: Ongi da…: etorriko zaizu zuri ere txanda (eginaren ordainarena).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper