21.8.4. Leku/denborazko ez diren postposizio sintagmak -KOren osagarri


21.8.4. Leku/denborazko ez diren postposizio sintagmak -KOren osagarri

21.8.4a -ko postposizioak izan ditzake, ordea, inesibo edo leku/denborazko PS ez diren osagarriak. Adibidez: Gurasoekiko lotura eten dute perpausean gurasoekiko sintagmak ez du leku/denbora adierarik, egitura berbera badugu ere: [PS [PS gurasoeKIN] -KO] lotura. Hemen ere, -koren osagarria ez da IS soil bat, beste PS bat baizik (gurasoekin), kasu honetan leku/denborazkoa ez dena.

21.8.4b Hortaz, inesiboaz gainera, bestelakorik ere bada -koren ezkerraldean: mendiko giroa < mendian den giroa bezala, zurekiko desadostasuna (‘zurekin duten desadostasuna’) (< zurekin + -ko); zuri buruzko galdera (‘zuri buruz egin den galdera’) (< zuri buruz + -ko); ganorazko lana (‘ganoraz egin den lana’) (< ganoraz + -ko); holako gauzak (‘hola(koak) diren gauzak’) (< hola + -ko); binakako partida (‘binaka jokatzen den partida’) (< binaka + -ko)… Sintagma hauetan -ko dugu buru eta buru honen osagarria batzuetan, inesiboa izan beharrean, bestelako AdbS edo PS ere izan daiteke: [PS [PS {etxe hartara / gurekin / zuri buruz / egia-z …}] -KO]; [PS [PS [binaka/hola …}] -KO].

21.8.4c -koren osagarria aski PS konplexua ere izan daiteke zenbaitetan. Adibidez, [[duela berrogei urte]-KO] kontuak; [[ordutik hona] [-KO] aldaketa; [[hitzez hitz] -e-KO] itzulpena; [[urtean behin] -GO] bilkura

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper